Urrats berri bat eman du Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak gaur bertan sinatuta utzi du Hondarribian gaur egun kirol-instalazioak hartzen dituzten lursailak ez direla beharrezkoak. Hala eginez eman du lursailak Hondarribiako Udalari eskualdatzeko urratsa, Vaquerok oso ondo baloratu duen zerbait: "Euskal herritarren interesak ordezkatzen eta defendatzen jarraituko dugu Madrilen egiten ditugun gestio guztietan”

Urrats berri bat eman du Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez 21Uztailak
UztailaK 21 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVrekin hitzartutako inbestidura-akordioa betez, Espainiako Gobernuak gaur bertan, asteartearekin, sinatu du Hondarribian egun kirol instalazioak hartzen dituzten itsas-lehorreko lursailen beharrik eza, lursail horiek erabilera publikotik kentzeko beste urrats bat emanez, gaur egun Ogasun Ministerioari dagokiona, ondoren Hondarribiako Udalari eskualdatzeko.

"Albiste ona da hondarribitarrentzat, lursail hauetan dauden instalazioez gozatzen jarraitu ahal izango baitute. Euskal Taldeak argi du akordioak betetzeko direla, eta lanean jarraituko dugu beharrezko pausoak eman daitezen", adierazi du Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. "Azken urrats hau da EAJ-PNVk Hondarribiarekin duen konpromisoaren erakusgarria. Euskadiren eta euskal herritarren interesak ordezkatzen eta defendatzen jarraituko dugu Madrilen, egin beharreko gestio guztietan", gaineratu du.

Gaur burutu den prozesua 2025eko otsailean hasi zen, EAJ-PNVk eta PSOEk sinatutako ituna betez. Itun horrek autogobernuaren arloko 4.d) puntuan jasotzen duenez, "kirol-eremuek okupatutako eta gaur egun itsas-lehorreko jabari publikoak ukitutako Hondarribiako udalerriko lursailen beharrik ezari eta erabilera publikotik kentzeari buruzko espedientea amaituko da, eta doan eskualdatuko zaizkio udalerriari, aurreko legegintzaldian EAJrekin hitzartutako akordioa betez".

Lur horien okupazioa kudeatu izan da 1980., 1995. eta 2004. urteetan ondoz ondo emandako ministerio-baimenen bidez. 2020an Hondarribiako udalak eskatu zuen emakida hori luzatzea eta aldatzea, baita "mantentze-lanak" egiteko baimena ere, hau da "Hondartza Kiroldegia futbol-zelaian belar artifiziala jartzeko eta berritzeko", baina ministerioak ezetza eman zien eskaera biei.

 

 

 

 

 

Interesatu Zaitez