EAJ-PNVren esanetan Europako Justiziak Amnistia Legea abalatu duenez geroztik orain Espainiako auzitegiei dagokie "fitxa mugitzea" eta legea aplikatzea

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak eta Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emaniko epaiak baloratu dituzte, zeinetan abalatu baitute Kataluniako normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako Amnistia Legea

EAJ-PNVren esanetan Europako Justiziak Amnistia Legea abalatu duenez geroztik orain Espainiako auzitegiei dagokie 16Uztailak
UztailaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVk oso balorazio positiboa eman die Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman berri dituen epaiak Kataluniaren normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako Amnistia Legea abalatuz. Sententziak aztertu ondoren talde jeltzaleak ulertzen du Espainiako auzitegiei dagokiela “fitxa mugitzea” eta osorik aplikatzea Espainiako gorteek 2024an onartu zuten araua.

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak eta Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok gaur defendatu dute Amnistia Legea dela Kataluniako elkarbizitza eta normalizazio politikorako tresna. Ildo beretik ,Vaquerok gogoratu du Espainiako gorteek Amnistia Legea onartu zutela `proces´ izenekoaren inguruan ireki ziren kausa guztiak aztertzeko eta EAJ-PNVk betidanik defendatu duela arau honen konstituzionaltasuna: “Gatazka politikoak esparru politikoan ebatzi behar dira. Judizializatzea ez da zuzena”.

Oihane  Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak ospatu du Europako justiziak argi eta garbi utzi izana amnistia “bateragarria dela Europako Batasunaren zuzenbidearekin”. “Alderdi europazalea gara. Europako erakundeetan sinesten dugu. Europan sinesten dugu, non bere barnean diren herriak, haien artean Euskadi eta Katalunia, ordezkatuta sentituko diren eta entzunak izango diren. Europar erakundeek erantzun positiboa eman dute gaur Kataluniarentzat”, adierazi du Agirregoitiak .

Interesatu Zaitez