Bilbo birmoldatzeko lanak gidatzeko prest agertu da Mikel Hidalgo, metropoliari eta sektore ekonomikoari bultzada berria emanez

EAJ-PNVren alkategaia bideo bidez aurkeztu du bere burua, eta bere sare sozialak zabaldu ditu Bilborentzat duen hiri proiektua ezagutzera emateko. Izan ere, auzoetan eta esparru digitalean landuko du bere proiektua. Hidalgoren helburu nagusienetakoa da Bilbo Europako ardatz atlantikoaren erreferente bihurtzeko ahaleginak egitea.

Bilbo birmoldatzeko lanak gidatzeko prest agertu da Mikel Hidalgo, metropoliari  eta sektore ekonomikoari bultzada berria emanez 06Uztailak
UztailaK 06 |
BILBO
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Mikel Hidalgo Bordegarai EAJ-PNVk Bizkaiko hiriburuari eskaintzen dion alkategaiak ingurune digitala aukeratu du herritarren aurrean bere burua ezagutzera emateko. Hidalgok, bere belaunaldikoek bezala, sare sozialak eta ikus-entzunezko formatua ez ditu erakusleihotzat jotzen, baizik eta ideia eta aliantza berriak sortzeko esparrutzat. Mikel Hidalgok gizartearen aurrean zabaldu duen lehen bideoa adierazi du hiriaren etorkizunerako urratsak emateko orduan une honetan duen ikuspegi orokorra. Datozen hilabeteotan landuko du hasierako proiektu hau, auzoz auzo herritarrak bisitatuz, tokian tokiko elkarteekin eta sare ekonomikoekin hitz eginez, bilbotarren euren eskutik sortu nahi baititu “ilusioa, konfiantza eta anbizioa”.

"Alkate gisa dagozkidan arduretatik, Bilboren hurrengo birmoldaketa gidatu nahi dut, ekonomia berrian oinarrituta, Europako ardatz atlantikoan  hiri erreferente gisa kokatzeko" azaldu du.

Mikel Hidalgoren orain arteko esperientzia profesionalak zerikusia du enpresa-proiektuak bultzatzearekin, Seed Capitalen bitartez,  bai eta nazioarteko garapen iraunkorrarekin ere, Nazio Batuekin 2030 Euskadi Agendan lan eginez. Ezagutza horrek hiru ideia nagusi defendatzera eramaten du:

1.- Bilboko lidergo ekonomikoa indartzea, enpresei, inbertsioari eta talentuari lagunduz.

2.- Bizi-kalitatea bermatzea, auzoetako lanaren eta zerbitzuen bidez.

3.- Metropoli gisa eragina irabaztea.

Hautagai jeltzaleak ideia argiak ditu eta sendo uste du Bilbo hiria belaunaldiz belaunaldi izan diren bilbotarren ahaleginari esker eraikitako proiektua dela, proiektu kolektiboa. Mikel Hidalgok ildo beretik balioetsi nahi izan du EAJ-PNVren gobernuek orain arte eginiko lana, euren ahaleginari esker Bilbo eraldaketa eredugarri baten protagonista bihurtu delako, hirigintza aldetik zein gizarte aldetik, eta bere burua eskaini du bide horretan helburu berriak bilatzeko. “Nire belaunaldiak aurrekoengandik jaso du zailena egiten jakin duen hiria, goitik behera aldatu delako. Orain besteoi dagokigu hemendik aurrerakoa erabakitzea”, azpimarratu du.

"Ez nator aurrez sortutako erantzunekin. Are galdera handiagoak planteatzera nator”, iragarri du. Sare sozialak eta webgunea izango dira  bertatik bertara egin nahi duen lanaren erakusle. Horien bidez erakutsiko ditu Mikel Hidalgok Bilboko auzoetan zehar egingo duen ibilbidean jasotakoak eta ikasitakoak, auzokideekin, elkarteekin, merkatariekin, enpresekin eta gizarte-erakundeekin egin nahi dituen topaketetatik atera nahi dituenak. Hartu-eman eta ezagutza-prozesu horri esker, bere hiri-proiektua aberastuko du eta Bilboko hurrengo etapa bultzatzeko lehentasun berriak identifikatuko ditu.

Lehen aurkezpen honek ilusioz beteriko etapa baten hasiera markatzen du Mikel Hidalgorentzat: "Bilboko etorkizuneko hurrengo etapa gidatzea erronka handia da, badakit lan handia dugula aurretik, baina hiri hau bihotzez maite dut eta dena emateko prest nago".

 

#MikelHidalgo #EAJPNVBilbao #OndoEgingoDugu

 

Mikel Hidalgoren web orrialdea: www.mikelhidalgo.eus (arratsaldeko 18:00retatik aurrera ikusgai)

Sare sozialak

Instagram: @mikel.hibor

Facebook: @MikelHidalgoB

X: @Mikel_HidalgoB

LinkedIn: @mikelhidalgobordegarai

Interesatu Zaitez