Kulturaren zeregin eraldatzailea aldarrikatu du Oihane Agirregoitiak eta Europako Parlamentuan are anbizio handiagoa erakustea erreklamatu du

Euroganberaren eta Europako Kontseiluaren eta Batzordearen ikuskera bateratuaren inguruan egin den eztabaidan berretsi egin du kultura eskuragarri eta anitza izatearen garrantzia. “Gure gizartea aberastu ez ezik, gure askatasuna, nortasuna eta munduan lehiatzeko ahalmena indartzen ditu”

Kulturaren zeregin eraldatzailea aldarrikatu du Oihane Agirregoitiak eta Europako Parlamentuan are anbizio handiagoa erakustea erreklamatu du 18Ekainak
EkainaK 18 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitiak Europako Parlamentuan gogoratu du gaur kultura ezin dela hartu europar politikaren bigarren mailako elementu balitz bezala, demokrazia, nortasuna, aniztasuna eta lehiakortasuna bateratzen dituen esparrua delako eta, beraz, europar politiken erdigunean jarri behar da. Hala hitz egin du gaur Kultura gaietarako europar komisario  Glen Micallefekin EBko hiru erakundeek-Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak—sinatu duten azken adierazpenaren inguruan egin den eztabaidan, zeinaren bidez kulturaren zeregina aitortzen baita Europar Batasunaren nortasuna, demokrazia, gizarte kohesioa eta lehiakortasuna indartzeko orduan.

Hitza hartzeko tartean, Agirregoitiak anbizio handia izateko deia egin du , pertsona guztiengana iritsiko den kultura  sustatuz, espazio horretan bateratzen baitira  demokrazia, aniztasuna eta leihakortasuna. “Ez  da nahikoa diskurtsoetan askatasun artistikoa defendatzea. Kulturaren sorkuntza ahalbidetzen duten baldintzak bermatu behar ditugu, denengana irits dadin, eta ez bakarrik hiriburuetara edo erakunde nagusietara, baizik eta baita gazteengana, nekazal ingurunetara, kolektibo zaurgarriengana eta biharko kultura eraikiko dutenengana”, esan du.

Eurodiputatu jeltzaleak adimen artifizialak eskaintzen dituen "aukerei" buruz hitz egin du, baldin eta "giza sormena, gardentasuna, bidezko ordainsaria eta Europa definitzen duen aniztasun kulturala eta linguistikoa erdigunean jartzen baditu, kulturak gure gizartea aberasteaz gain, gure askatasuna, identitatea eta lehiatzeko gaitasuna indartzen dituelako, bereizi egiten gaituenari uko egin gabe: Europa anitza, demokratikoa eta erabat gizatiarra", gaineratu du komisarioari hizkuntzekiko sentiberatasuna eskertuz.  

Agirregoitiak amaitzeko orduan gogora ekarri du kulturaren zeregin eraldatzailea, euskal musika eta kultura industriaren eredugarritasuna aldarrikatuz. “Kulturak gure gizarteak aberasteaz gain eta gizarte gisa kohesionatzeaz gain, gure askatasuna, gure nortasuna eta munduan lehiatzeko gaitasuna indartzen ditu, bakar egiten gaituenari uko egin gabe: Europa anitza, demokratikoa eta guztiz gizatiarra”, amaitu du.

Europako komisarioak bere aldetik nabarmendu du Europaren zeregina “eragile kultura” gisa, eta azpimarratu du hizkuntza  aniztasuna eta kulturen aniztasuna elkarren eskutik joan behar direla. Ildo beretik aitortu du kulturarako finantzaketa handitu beharko litzatekeela, gaur egungo aurrekontua bikoiztuz, eta gazteak inplikatzearen garrantzia azpimarratu du. 

Interesatu Zaitez