Gaur arratsaldean hasi da Bilboko alkategaia aukeratzeko barne prozesua, Bizkai Buru Batzarrak eta 13 Udal Batzarrek osatutako Buru Batzarren Artekoaren proposamenarekin.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak agintaldia datorren urtean amaituko duela iragarri ondoren, EAJ-PNVk 2027ko udal hauteskundeetarako hautagai izango den pertsona aukeratzeko barne prozesua aktibatu du.
Gaur arratsaldean hasi da gutxi gorabehera hilabetez luzatuko den prozesu hori. Bizkai Buru Batzarrak eta Bilboko Buru Batzarren Artekoak proposamena luzatu diete Uri Batzarrei aho batez. Horrela hasi da hautaketa prozesua.
Hemendik aurrera, oinarriek beste hautagai batzuk proposatu ditzakete eta aukerak eztabaidatu eta proposamenak bozkatu ahal izango dituzte, Bilboko alkategaia aukeratzeko.
Mikel Hidalgo Bordegarairen profila
Bilbon bizi da.
1993an jaioa.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua, Zuzendaritza Garapeneko Programarekin, Deustuko Unibertsitatean.
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ondo hitz egiten du.
PwC (Pricewaterhouse Coopers) enpresan hasi zuen bere ibilbide profesionala, finantza-auditore gisa. Enpresa hori "Big Four" taldeko kide dena, ezaguna da nazioartean, aholkularitza eta auditoretza zerbitzuak ematen ditu. Ibilbide profesionalaren lehen etapa horren ondoren, Seed Capitalen sartu zen, inbertsioen eta diru-zorroaren kudeaketaren analista gisa. Ekintzailetzari eta enpresa-proiektuak sortzeari laguntzea helburu duen empresa da Seed Capital.
2022tik Eusko Jaurlaritzari lotuta dago. Lehendakaritzan lan egin du, lehenik Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta orain Imanol Pradales lehendakariarekin.
2022az geroztik, Lehendakaritzako arduradunetako bat da Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeaz.
Lan-esparru horren barruan, Bilbon 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritza irekitzeko prozesuan parte hartu zuen. Bulego horretan koordinatzen da Nazio Batuen 2030 agenda ezartzea tokian-tokian, eta Nazio Batuen lehen bulegoa da Euskadin.
2030 agenda Euskadin ezartzeko lanak Euskadi munduan ordezkatzera eraman du. Estatu Batuetan, Egipton edo Brasilen egon da zeregin horietan.
New Yorkeko Nazio Batuen Erakundearen High Level Political Forum-en parte hartuko du Euskadiren ordezkari gisa datorren uztailean, garapen jasangarriaren euskal eredua eta 2030 Euskadin nola aplikatzen den azaldu zuen.
Aurreko urtearen amaieratik Eusko Alderdi Jeltzaleak Bilboren etorkizunaren oinarriak ezartzeko helburuarekin garatu duen Bilbao 2040 hausnarketa-prozesuaren arduraduna izan da.
Prozesu horretan, Bilboko politika, gizarte, kultura, kirol eta ekonomia arloei lotutako hainbat pertsonak parte hartu dute.
Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da 2011tik.
EGIko partaide izan da. Lurralde Kontseiluko kide eta EGIko idazkari nazionala izan da.
Indautxuko Uri Buru Batzarreko kide izan da.
Gaur egun Bizkaiko exekutibako kidea da.