Oihane Agirregoitia eta Raquel García Hermida-Van der Walle, EAJ-PNVren eta D66 Herbehereetako eurodiputatuek, hurrenez hurren, hizkuntza gutxituen balio erantsia eta Europako Parlamentuan euskarari eta frisierari buruz egindako mintegi bateratu batean defendatu dute hizkuntza gutxituek demokrazian eta kohesioan duten garrantzia Europar Batasunean
02Ekainak "Hizkuntzak inbertsio bat dira demokrazian, gizarte-kohesioan eta Europa herritarrengana hurbiltzeko tresna boteretsu bat. Ezin ditugu kostu huts gisa ikusi. Mezu hori helarazi dugu Europako Parlamentuan euskararen eta frisieraren egoera Europar Batasunean azaltzeko hizkuntza gutxituei buruz egin dugun jardunaldian. Bi hizkuntza oso ezberdinak dira, egoera oso ezberdinekin, baina erronka oso antzekoak: transmisioa, erabilera, agintarien babesa eta Europar Batasunean lanean jarraituko dugun aitortza, hizkuntza-aniztasuna bermatzea, izan ere, funtsezkoa baita guk nahi dugun Europa eraikitzek ", aldarrikatu du astearte honetan Oihane Agirregoitia EAJ-PNVren eurodiputatuak, Raquel Garcia Hermida-Van der Walle D66ko eurodiputatuarekin batera antolatutako mintegi batean
Mintegiko lehen panelak euskarazko eta frisierazko interpretazioa izan du, eta Agirregoitia eta Garcia Hermida-van der Walle izan ditu buru. Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ere bertan parte hartu du, eta azpimarratu du hizkuntza gutxituen babesak hizkuntza bera sendotzeaz gain, gizarte kohesionatuagoa, parte-hartzaileagoa eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzen duela. Era berean, Belgikako komunitate germanofonoko ordezkari Arimont eurodiputatu belgikarrak hartu du hitza alemanaren egoera azaltzeko. Alemanak 80.000 hiztun ditu bere komunitatean.
Bitartean, Frisiako probintziako gobernuaren izenean, Eke Folkaert Herbehereetako Frisia probintziako ministrordeak parte hartu du mintegian. Folkaertek eta Aldasorok frisiarraren eta euskararen egoera azaldu dute beren lurraldeetan, gizarte-kohesioari, eskualde-garapenari eta tokiko garapenari egiten dioten ekarpena erakusteko eta Europako erakundeak inspiratzeko, Europako politikak egiterakoan kontuan har ditzaten.
Ekitaldian berrogeita hamar lagun baino gehiago bildu dira, eta Pieter Zijlstra rapero frisiarraren musikak girotu du. Ekitaldian agerian geratu da eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak Europako ondarearen zati garrantzitsua direla, eta funtsezko zeregina dutela komunitateetan, hezkuntzan, kulturan eta eskualde-garapenean. Jardunaldiari amaiera emateko, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareko (NPLD) arduradun Vicens Fenoller, Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Europako Sareko (ELEN) idazkari nagusi Davyth Hicks, Europako Batzordeko Hezkuntza, Gazteria, Kirol eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari Anna Solé Mena eta Eskualdeetako Batzordeko Renew Europe taldeko aholkulari politiko Andrej Lavtar izan dira.