Aitor Esteban, estatus berri bati buruzko negoziaketen inguruan: “Badago oinarria, aurrera jarraitzen dugu”

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, EAJ-PNVren EBBko presidenteak gogor kritikatu du Mónica García ministro andrearen jarduna, osasun alorreko langileen grebaren aurrean egin duen kudeaketagatik, eta gaineratu du gai horretan Sánchez presidenteak esku hartu beharko lukeela: “Konpontzeko gai ez bada, kargutik kendu beharko luke”

Aitor Esteban, estatus berri bati buruzko negoziaketen inguruan: “Badago oinarria, aurrera jarraitzen dugu” 28Apirilak
ApirilaK 28 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Aurrera jarraitzen dugu, badago oinarria”. Hitz horiekin azaldu du Aitor Esteban presidente jeltzaleak estatus berri bati buruzko negoziaketek daramaten bidea. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek konfirmatu duenez “aurrera egin da” eta egunotan “paper eta gai berriak” aztertzen ari da. Elkarrizketa horien inguruan behar den zuhurtzia errespetatuz egin du eta, beraz, negoziaketen edukiari edo epe berriei buruzko xehetasunik eman gabe.

Bestetik, eta osasun sektoreko langileak egiten ari diren grebaz galdetuta, dagoeneko hirugarren astean daudela gogora ekarriz, Estabanek Mónica García ministro andreari leporatu dio horren erantzukizuna eta ziurtatu duenez “ezin dugu horrela jarraitu”. “Sánchezek esku hartu beharko luke, García ministro andrea arazo hori konpontzeko gai ez bada, kargutik kendu beharko du eta bere ordez beste pertsona bat jarri”, esan du Osakidetzako itxaron zerrendak txikitzea lortu ondoren berriro handitu direla azpimarratu ondoren. “Esku-oinak loturik ditugu euskal erakundeetan, hori gertatzen da Madrilek negoziatu nahi ez duelako eta horren ondorioak denok sufritzen ari gara, gaixo guztiak”, deitoratu du.

Interesatu Zaitez