Amurrioko alkate Txerra Molinuevok Europaren konpromisoa jaso du Aiaraldeko sektore industrialak egun dituen arazoetarako irtenbideak bilatzeko

Jone Berriozabal Araba Buru Batzarraren presidentea, Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea, Jonatan Moreno EAJ-PNVko legebiltzarkide eta ABBko burukidea eta Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatua Bruselan batzartu dira gaur Europako Batzordeko DG Grow enpresako ordezkariekin, Tubos Reunidos enpresaren egoera aztertzeko

Amurrioko alkate Txerra Molinuevok Europaren konpromisoa jaso du Aiaraldeko sektore industrialak egun dituen arazoetarako irtenbideak bilatzeko 22Apirilak
ApirilaK 22 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Bilera amaitutakoan eman dituen adierazpenetan, Amurrioko alkateak esan du  nahiko emankorra izan dela  gaur goizean Europar Batasuneko Barne Merkatuaren, Industriaren, Ekintzailetzaren eta ETEen Zuzendaritza Nagusiaren ordezkariekin izan duten bilera.

Jeltzaleen ordezkaritzak Tubos Reunidosen egoera planteatu dio Europako Batzordeko DG Grow zuzendaritzari, eta "enplegua eta Europarentzat hain garrantzitsua den trakzio-industria mantentzearen garrantzia" nabarmendu du. "Ez Aiaraldeak ez Europak ezin dute ahalmen industrial hori galdu", adierazi du.

Txerra Molinuevok aditzera eman duenez, azken hilabeteotan EAJ-PNVk mahai gainean jarri dituen lan-ildoak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko konpromisoa lortu dute, bereziki Aiaraldeko industria-sektorearentzat funtsezkoak diren hiru esparrutan, hala nola zorrari eta muga-zergei, energiari eta trantsizio eta etorkizun industrialari dagokienez.

Lehenik eta behin, zorra eta muga-zergei dagokionez, muga-zergen eraginaren ondorioz zorra erreskatatzeko laguntzak aztertzeko. Bigarrenez, energiari dagokionez, Irango gerraren ondorioz  hemendik aurrera berrikusiko diren industriarentzako laguntzak planteatzeko. Trantsizioari eta etorkizunari dagokionez eta Imanol Pradales Lehendakariak iragarri zuen bezala, Aiaraldea eta Euskadi  osoa industria eraldatzeko eta deskarbonizazioaren arloan aurrera egiteko proiektu pilotu europarra izatea planteatu dute.

Interesatu Zaitez