EAJ-PNV Estatu Batuen eta Iranen arteko su-etenaren alde dago, eta Nazioarteko Komunitatearekin koordinatutako irtenbide diplomatikoen aldeko apustua berretsi du

Luke Uribe-Etxebarriak Israelen itunarenganako "aldentze onartezina" deitoratu du, eta errefusatu ditu bai estatubatuarren eta hebrearren "aldebakarreko eta legez kanpoko" ekintza militarra, bai aiatolen erregimenaren errepresio "basati eta ankerra"

EAJ-PNV Estatu Batuen eta Iranen arteko su-etenaren alde dago, eta Nazioarteko Komunitatearekin koordinatutako irtenbide diplomatikoen aldeko apustua berretsi du 08Apirilak
ApirilaK 08 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Luke Uribe-Etxebarria senatariak Estatu Batuen eta Iranen artean lortutako su-etenari EAJ-PNVk ematen dion babesa jakinarazi du, eta "Nazioarteko Komunitatearekin koordinatutako irtenbide diplomatikoen" aldeko apustua berretsi du, "pertsonen eta Herrialdeen Oinarrizko Eskubideak eta Nazio Batuen Gutuna errespetatuz". Era berean, Pakistanek proposatutako eraso militarren bi asteko etenaldia sendotuko den itxaropena agertu du, Israel itunarenganako "aldentze onartezina” eman arren.

Senatuko osoko bilkuran, Uribe-Etxebarriak berretsi egin du AEBen eta Israelen "aldebakarreko eta legez kanpoko" ekintza militarra arbuiatzeko jeltzaleak erakusten ari diren jarrera, "ez duelako laguntzen nazioarteko ordena bidezkoago eta baketsuago batean, baizik eta zalantzazkoago eta oldarkorrago bihurtzen". Era berean, Irango erregimenaren errepresio "basati eta ankerra" ere gaitzetsi du. "Gezurrezkoa da nahastu nahi izatea alde bakarreko eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako ekintza horren gaitzespena mende erdiz biztanleria ito eta terrorismoa esportatu duen Irango erregimen maltzurrari babesa ematearekin", argitu du, "baina bere erorketa ezin da eman Iranen antzematen hasi den suntsipen mailarekin, gero eta errugabe gehiagoren heriotzarekin, eta Ekialde Hurbilean eskala handiko gerra lehertzeko benetako arriskuarekin eta ekonomiaren ezegonkortze globalarekin".

Azkenik, senatari abertzaleak Europar Batasunari erreakzionatzeko eskatu dio, gatazka hori "EBrentzat beste mehatxu existentzial bat dela kontuan hartuta. Izan ere, adostutako araurik gabeko mundu batean, Europa ahulagoa eta ahulagoa da, eta desegiteko arriskua du ", ohartarazi du.

Interesatu Zaitez