Derioko EAJ-PNVk herriko fatxadak garbitzeko diru-laguntzen ordenantzaren hasierako onarpenaren garrantzia azpimarratu du

Udalbatzak otsailean onartu zuen araudi berriak pintadak eta grafitiak kentzeko laguntzak erregulatuko ditu eta horrek udalerriko irudi urbanoan hobekuntza nabariak ekarriko ditu.

Derioko EAJ-PNVk herriko fatxadak garbitzeko diru-laguntzen ordenantzaren hasierako onarpenaren garrantzia azpimarratu du 31Martxoak
MartxoaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Derioko EAJ-PNVk modu positiboan baloratu du Udalbatzak, otsaileko ohiko Osoko Bilkuran, onartutako fatxadak garbitzeko diru-laguntzak arautuko dituen ordenantza. Ordenantzak udalerriko eraikin publiko zein pribatuak garbitzeko diru-laguntzak aurreikusten ditu.

Besteak beste, honako helburu hauek ditu ordenantzak: eraikinen fatxaden garbiketa eta berreskurapen estetikoa sustatzea, Derioko irudi urbanoa hobetzea, ingurunean narriadura prozesuak prebenitzea eta lankidetza publiko-pribatua indartzea.

Alderdi jeltzalearen iritziz, udalerriko espazio publikoaren zaintza eta hobekuntza bultzatzeko tresna eraginkorra izango da ordenantza berria. Horrez gain, eraiki publikoak zaintzearen garrantziaz aparte, azpimarratu nahi izan dute derioztarrak euren bizitokiak eta eraikiak garbi izaten laguntzea “ezinbestekoa” dela. “Gure herrikideak laguntzea funtsezkoa da eta herri txukun eta behar bezala mantentzeko erantzukizuna guztiona da”.

Hasierako onarpenaren ondoren, herritarrek alegazioak eta ekarpenak egiteko unea hasiko da laster, harik eta jarraitu beharreko prozesua bukatzen den arte.

EAJ-PNVk dei egiten die Derioko erkidego eta eraikinen jabe titularrei laguntza hauek eskatzera, udalerriaren irudia hobetzen eta espazio publikoa egoera onean mantentzen laguntzeko.

Interesatu Zaitez