Bermeoko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio espazio publikoan ordena bermatzea

“Ez gaude arazo ideologiko baten aurrean, kudeaketa eta erantzukizun instituzionalaren faltaren aurrean baizik”.

Bermeoko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio espazio publikoan ordena bermatzea 31Martxoak
MartxoaK 31 |
BERMEO

PARTEKATU

Bermeoko EAJ-PNVk gobernu taldeari eskatu dio dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea, batez ere udalerriko espazio publikoari, ordenari eta bizikidetzari zuzenean eragiten dioten egoeren aurrean.

Jeltzaleek argi adierazi dute azken egunotan gertatutakoa ezin dela normalizatu, ezta erakundeen erantzunik gabe geratu ere. “Ez gaude arazo ideologiko baten aurrean. Kudeaketa eta erantzukizun faltaren aurrean gaude. Arazoa ez dira bizilagunen iritziak, baizik eta Udala ez dela bizikidetza baketsua bermatzeko lanean ari”, adierazi dute.

Ildo horretan, Bermeoko EAJ-PNVk espazio publikoa guztiona dela eta hura zaintzea ez dela aukerakoa berretsi du. “Guztiona den espazio bat hondatzen denean eta Udalak jarduten ez duenean, arazoa puntuala izateari uzten dio eta egiturazkoa izatera pasatzen da”, gaineratu dute.

Era berean, jeltzaleek ziurtatu dutenez, "gure iritzia adierazteko, gure ideiei balioa emateko eta aldarrikapenak egiteko, ezin ditugu espazio publikoak edo pribatuak pintadaz, kartelez eta pankartaz bete, eta are gutxiago jarduteko modu horiek justifikatzea Udaletik".

Narriadura sortzen duen gobernantza

Alderdi jeltzaleak ohartarazi duenez ere, egoera hau ez da gertaera isolatu bat izan, gelditasunean oinarritutako gobernatzeko modu baten isla baizik. “Gobernatzea ez da dena baimentzea, ezta beste aldera begiratzea ere. Gobernatzea ordenatzea da, herria zaintzea eta bizikidetza bermatzea”, azpimarratu dute.

Horrenbestez, EAJ-PNVk gogorarazi du alkateari eta bere taldeari dagokiola espazio publikoen zainketa, bai eta udalerriari eragiten dioten egoeren aurrean jardutea ere. “Udalak ezer ez egitean, denak balio duelaren mezua zabaltzen ari da. Eta horrek ondorio zuzenak ditu Bermeoko irudian, mantenuan eta bizi kalitatean. Gainera, espazio publiko edo pribatuetan jokaera bandalikoak, eta gizarte-kohesioa bermatzen ez duten jarrerak babesten agertzen badira, jada ez gara espazio ideologikoaz ari, errespetuaz eta elkarbizitzaz baizik”.

Alderdi jeltzaleak gobernu taldeko jarrera jada salatu dituen arazoekin lotu du, garbitasunarekin, hiri mantentzearekin edo kale eta auzoen egoerarekin, besteak beste. “Ez da gertaera isolatua. Bermeon aztarna uzten ari den kudeaketa modu baten ondorioa da”.

Bermeoko EAJ-PNVk espazio komunaren, ordenaren eta bizikidetzaren zaintzan oinarritutako udalerri ereduarekin duen konpromisoa berretsi du; gobernu taldeari egoerak eskatzen duen mailan jarduteko eskatzeaz gain.

Ildo horretan, alderdi jeltzaleak argi utzi nahi izan du beti gaitzetsi izan duela, eta edozein hertsapen edo irain eta informazio faltsuak gaitzesten jarraituko duela. "Kritika politikoa errespetuan eta egiazkotasunean oinarrituta egon behar du. Denak ez du balio, are gutxiago elkarbizitzaz eta eztabaida publikoaz ari garenean ", azpimarratu dute.

“Bermeok ez du justifikazioetan oinarritutako Udalik behar, benetan jarduten duen, herria zaintzen duen eta herritarren benetako arazoei erantzuten dion Udala baizik, ez pankarten atzean ezkutatzen den bat”, amaitu dute. 

Interesatu Zaitez