Aitor Basterretxea Alberdi, EAJ-PNVren Ondarroako alkategai hautatu dute berriro, aho batez.

Martxoaren 25eko Uri Buru Batzarrak Ondarroak behar duen aldaketa bultzatzeko lidergoa indartu du, urteetako paralisiari aurre egiteko asmoarekin.

Aitor Basterretxea Alberdi, EAJ-PNVren Ondarroako alkategai hautatu dute berriro, aho batez. 28Martxoak
MartxoaK 28 |
ONDARROA

PARTEKATU

Ondarroako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak, joan den asteazkenean, martxoaren 25ean, egindako bileran aukeratu zuen Aitor Basterretxea Alberdi datozen udal hauteskundeetarako alkategai.

Jeltzaleen afiliazioak aho batez babestu du hautagaitza, eta helburu argi batekin aurkeztu da: Ondarroak behar duen aldaketaren buru izatea, EH Bilduk Udalean lau legegintzaldi jarraian eman ondoren.

Filosofian graduatua EHU/UPVn, Multimedia Komunikazioko Masterra (UPV/EHU-EITB) eta Irakaskuntzako beste Master bat ere badu Gizarte Zientzietako espezializazioan, Mondragon Unibertsitatean. Basterretxea filosofiako irakaslea da gaur egun Lekeitioko ikastetxe publiko batean, eta DBHko eta ikasleei eskolak ematen dizkie bertan.

Izendapenaren ostean, hautagai jeltzaleak jasotako konfiantza eskertu du eta argi hitz egin du bere diagnostikoan: “"Etorkizuneko Ondarroa ikusteko eta irudikatzeko gaitasuna galdu da. Ondarrutarrei biharko Ondarroarekin amets egiteko aukera kendu die EH Bilduk. Baikortasuna kendu digute, eta horrek Ondarroa hobe bat irudikatzeko ilusioa galtzea ekarri du. Eta hori da, hain zuzen ere, berreskuratu nahi duguna: ilusioa, baikortasuna eta gure herriaren aldeko anbizioa".

Basterretxeak Ondarroak inertzia berarekin denbora gehiegi daramala esan du. “Urteetan EH Bildu gobernuan egon ondoren, atzean geratzen ari den herri bat ikusten dugu, proiektu zehatzik gabe eta ondarrutarren benetako arazoei erantzun eraginkorrik eman gabe. Promesa asko, baina gero ezer ez: hori izan da dinamika denbora luzeegian. Ondarroak ezin du gehiago itxaron. Erreakzionatu beharra dugu edo herri gisa aukerak galtzen jarraituko dugu", gaineratu du.

Hautagaiak herriak bizi duen paralisi egoera salatu du eta norabide aldaketa baten beharra defendatu du: "Ondarroak erreakzionatu egin behar du, ilusioa berreskuratu eta herri gisa aurrera egin. Horixe merezi dugu ondarrutarrok. Funtzionatzen duen, entzuten duen eta benetan lan egiten duen udal bat merezi dugu".

Interesatu Zaitez