Gobernu-taldea Osoko Bilkura prestatzeko funtsezkoa den bilera honetara etortzen ez den hirugarren aldia da, agerian hutsiz administrazioarekiko erantzukizunik eza.
27Martxoak Bermeoko EAJ-PNVk EH Bilduri eta Guzani aurpegiratu die Osoko Bilkuraren aurretik Bozeramaileen Batzordeetan behin eta berriz ez egotea, egoera hori “ohiko praktika bihurtu dela” salatuz.
Talde jeltzaleak adierazi duenez, “bilera hori udal gobernuko ordezkaririk gabe egiten den hirugarren aldia da. Soilik alkatea eta gure taldeko zinegotzia den Idoia Platas bertaratu izan dira, EH Bildutik eta Guzanetik liberatuta dauden zinegotziren prsentziarik gabe”.
“Udalaren funtzionamendurako funtsezkoa den organo bati huts egitea da. Egoera hau ez da puntuala, jarduteko modu bat baizik, Bermeo noraezean uzten duena”, azpimarratu dute.
Ildo horretan, EAJ-PNVk uste du absentzia horiek ez dutela udalaren lanarekiko eta administrazioaren funtzionamenduarekiko konpromisorik islatzen. “Bozeramaileen Batzordea ez da izapide bat, Osoko Bilkura prestatzeko, informazioa partekatzeko eta talde guztien lana errazteko gunea baizik. Behin eta berriz ez joateak erantzukizun falta erakusten du”, adierazi dute.
Gainera, alderdi jeltzaleak gogorarazi duenez, bilera horiek urte hasieratik daude finkatuta, eta, beraz, “ez dago aitzakiarik ez joateko”. “Ezinbestekoa da udal talde guztiek ezarritako lan organoekiko konpromisoari eustea. Jarduera instituzionalaren jarraitutasuna eta eraginkortasuna bilera hauen ardurapean daude, eta funtsezkoak dira gardentasuna, koordinazioa eta udal kudeaketaren garapen egokia bermatzeko”, gaineratu du.
Bestalde, EAJ-PNVk gobernu-taldeari eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu eta Ateak Ireki programen difusioa indartzea Bermeon, aurtengo edizioan Busturialdeko familien parte-hartzea aurreikusten baita.
Zentzu horretan, alderdi jeltzaleak azpimarratu nahi izan du oso garrantzitsua dela bermeotarren familiek aukera hori ezagutzea, bai eta diasporako gazteei harrera eginez inplikatu ahal izatea ere, lotura kultural eta sozialak sendotzen laguntzen jarraitzeko.
Era berean, EAJ-PNVk galdera nahi izan du Urdaibaiko organo-kontzertuei buruz, Udalak kontzertu horien antolaketan parte hartuko duen kontsultatuz, eta gogoraraziz Bermeok “gure kultura-nortasunaren parte den musika-tradizio garrantzitsu eta sendoa duela”.
Bermeorekiko konpromisoa
Guzti honekin EAJ-PNVk oposizio serio, arduratsu eta herritarren interesetan duen benetako konpromisoa berretsi du. “Lanean diharduten, eta galderak eta proposamenak egiten jarraituko dugu. Hori baita bermeotarrek beren ordezkari publikoengandik espero dutena”, amaitu dute.