Abadiñoko EAJ-PNVk Zelaieta eta Matienako frontoietako estalkietarako konponbide bat eskatu die EH Bilduri eta AIBri

Alderdi jeltzaleak salatu du Gobernu taldeak ez duela ezer egin eta ez dela batere arduratu egunero auzokoek eta ikasleek erabiltzen dituzten kirol-instalazioen narriaduraz, haien segurtasuna albora uzten.

Abadiñoko EAJ-PNVk Zelaieta eta Matienako frontoietako estalkietarako konponbide bat eskatu die EH Bilduri eta AIBri 13Martxoak
MartxoaK 13 |
ABADIÑO

PARTEKATU

Abadiñoko EAJ-PNVk EH Bilduko eta AIBko Gobernu taldeari Zelaietako eta Matienako udal frontoietako estalkiak berritzeko aurreikuspenari eta egoerari buruzko erantzun argia eskatu die berriro, azken urteotan arazoak dituztenak.

Alderdi jeltzaleak gogorarazi du behin baino gehiagotan adierazi duela arazo hau —2024an, 2025ean eta azkenekoz 2026ko otsailean—, eta orain arte ez dela azaldu noiz jardungo den, ezta bi kirol-ekipamendu horietarako zer irtenbide planteatzen den ere.

“Kezka handiagotzen da bi estalkien antzinatasuna kontuan hartuta”, azaldu dute Abadiñoko EAJ-PNVtik. “Zelaietako frontoiarena 1974koa da, eta Matienakoa 1985ekoa. Beraz, azpiegitura zaharrak dira, lehenago ere arazoak izan dituztenak. Gainera, amiantoa duten fibrozementuzko plakez osatuta egon daitezke”.

Asko erabiltzen diren azpiegitura publikoak, baita ikastetxeek ere

Egoera horrez gain, bi frontoiak bai herritarrek bai udalerriko ikastetxeetako ikasleek egunero erabiltzen dituzte eskola-orduetan. “Berehala ekin behar zaio. Ezin dugu abadiñarren segurtasuna albora utzi, ezta urteak daramatzan arazo baten aurrean beste aldera begiratzen jarraitu ere”, ohartarazi dute jeltzaleek.

Halaber, bi frontoietako estalkiak berritzea 2023ko jeltzaleen hauteskunde-programan konpromiso gisa agertzen zela nabarmendu dute, instalazio horien egoera ona eta segurtasuna bermatzeko beharrezko jarduera baitzen.

Hala, Abadiñoko EAJ-PNVk “mugitzeko eta arduraz jokatzeko” eskatu die EH Bilduri eta AIBri, “abadiñarrek hainbeste erabiltzen dituzten kirol instalazioen segurtasuna eta egoera ona bermatzeko erantzun argia eta jarduera egutegia eskainiz”.

Interesatu Zaitez