Akordioak adosteko eta ezkutu soziala onartzeko ezintasuna egotzi dio Euskal Taldeak Gobernuari: "Kontaiguzue orain zuen C plana zein den"

Pentsioen eta Adamuzeko eta Gelidako tren-istripuen biktimentzako laguntzen errebalorizazioari buruzko dekretua, kalteberatasun sozialeko egoeretarako premiazko neurriei buruzkoa edo larrialdi kasuetan prezioak mugatzen dituena baliozkotzearen alde agertu da talde jeltzalea, azken hau Ganberak atzera bota duena

Akordioak adosteko eta ezkutu soziala onartzeko ezintasuna egotzi dio Euskal Taldeak Gobernuari: 26Otsailak
OtsailaK 26 |
Kongresua

PARTEKATU

“Gaur eztabaidatzen ari gara etxebizitza, energia, enplegu, fiskalitate eta lurraldeko finantzaketari buruzko neurriak jasotzen dituen dekretua. Eta, beste behin ere, ez dago bermatuta ganberan berrestea, Gobernuak “dena ala ezer ez” planteatu duelako, parlamentu hau zatituz, hain zuzen ere etxegabetze-luzamenduari dagokionez", azaldu du Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuak, zergen arloan eta lurralde-finantzaketako sistemen baliabideei dagokienez gizarte-kalteberatasuneko egoerei aurre egiteko premiazko neurriei buruzko Errege Dekretua baliozkotzeko eztabaidan.

Joan den abenduan Gobernuak proposatutako gizarte-ezkutuari buruzko lehen Errege Dekretua bertan behera geratu ondoren, Euskal Taldeak testu alternatibo bat adostu zuen Gobernuarekin. Testu horrek administrazioei itzultzen zien kalteberatasun egoeran egonik etxejabe txikiei (pisu bat edo bi dituztenak) pisua alokatzen dietenei bizitoki-aukera bat eskaintzeko erantzukizuna, jabe horiek ere kalteberatasunean eror baitaitezke alokairua ordaintzen ez zaienean. Hala ere, Gobernuak ez du  testu hori aurrera ateratzeko behar beste babesik lortu.

“Aurreko dekretuarekin saiatu zineten eta ez zenuten lortu. Alternatiba bat eskaini zaizue  eta ez zarete behar besteko gehiengoa lortzeko gai izan. Politika sozialak nola bultzatu nahi dituzue,neurri horien inguruko babesak lortzerik ere ez baduzue?”, esan dio Sagastizabalek Estatuko gobernuari.

“Lehen egunetik argi hitz egin dugu: ez dugu ondo ikusten salbuespen gisa sortu zen atzerapena luzatzen jarraitzea. Eta ez kalteberatasun egoeran dauden pertsonak babestu behar ez direnik -hori ukaezina baita- pandemian sortutako neurri bat ezin delako betikotu, benetako arazoari heldu gabe: etxebizitza eskaintza nahikorik ez izatea eta eginkizun honetan zerbitzu publikoaren porrota. Hala ere, alde bozkatu izan dugu Ganberara ekarri den bakoitzean, laguntza behar duten pertsonei ez kaltetzeko, eta luzapena onartu dugu, ñabardurarekin. Honelako parlamentu batean, aritmetikak derrigortzen du negoziatzera eta gutxieneko akordioak adostera. Justiziazko ñabardura bat sartu dugu dekretuaren gainerakoa—behar diren neurriak jasotzen dituena—bertan  behera gera ez zedin”, azaldu du diputatu jeltzaleak ganberan hitza hartzeko izan duen tartean.

“Eta orain, hutsune baten aurrean uzten gaituzue. Bihar beharrezko laguntzak bertan behera geratuko dira denak bilgarri bakarrean sartzea erabaki zenutelako, banan-banan izapidetu eta gehienen jarraipena bermatzeko aukera zegoen arren. Zein da orain zuen alternatiba?”, galdetu du Sagastizabalek. Eta amaitzeko deitoratu du  Parlamentuan eta Gobernuan gaur egun ematen ari den dinamika: “Kontaiguzue orain zuen C plana zein den, ganbera honetan,  harri eta lur, hiperbolea ganberaren alde batetik bestera dantzan ikusi dugun bitartean, hiritargoak politika eraginkorren zain jarraitzen duelako. Non daude horiek?”

Ildo beretik, Sagastizabalek  azken asteotan jasotako kritikei erantzun nahi izan die: “Akordio honi `kriminal´ deitzea edo ´nazka ematen duela´ esatea, ez da politika egitea; bortxazko hizkuntza erabiltzea da, guztiz desegokia hitz horiek bere buruari bakezale deitzen dionak esaten baditu. Bere kontakizunari eusteko, etsaiak behar dituenaren hizkera da hori. Premisa guztiz bidegabe batean oinarritzen den kontakizuna: jabe bat, jabe izateagatik, ezin dela kalteberatasun egoeran erori, eta hori  gezurra da. Errealitatea hori baino konplexuagoa da eta, horregatik hain zuzen, gizatiarragoa: kalteberatasunak ez dauka etiketarik” 

Berdin hitz egin nahi izan die “moraltasun-egiaztagiriak ematen dituztenei” eta “etika, aldarrikatu baino, praktikatu egiten dela ahaztu dutenei”. “Ez da nahikoa hurkoari garbitasuna exijitzea, gobernuan egonik bestela jarduten den bitartean. Denok dakigu, udalerri batzuetan, momentua iritsi denean, etxegabetzeak gertatu direla. Denok dakigu, etxebizitza sustatzen denean, beti ez dela alokairu publikoa lehenesten eta, gehiegitan, etxebizitza gehienak etxebizitza askeak edo tasatuak izan ohi direla. Horixe da esaten denaren eta egiten denaren arteko distantzia. Eta distantzia horrek izen argi bat dauka: hipokresia”.

Osoko bilkura berean, Euskal Taldeak Ganberaren babesa jaso duten beste dekretu batzuk baliozkotzearen alde bozkatu du, hala nola pentsioen balioa handitzeari eta Gizarte Segurantzaren arloko premiazko beste neurri batzuei buruzkoa, eta Adamuz eta Gelidako trenbide-istripuen biktimentzako laguntzei buruzkoa. Alderdi jeltzaleak era berean babestu du larrialdi egoeretan ondasun eta zerbitzuei gehieneko muga ezartzen dien Errege Dekretua, nahiz eta Ganberak atzera bota duen.

Interesatu Zaitez