Bidarten egin du Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko batzarra, Iparraldeko udal hauteskundeetan begirada jarrita

Alderdi jeltzalea prest agertu da martxoan jokatuko den partidari heltzeko. EAJ-PNVk “oso garrantzitsutzat” jotzen ditu hauteskunde hauek eta espero du indartsu ateratzea mugaren alde honetako hiritargoaren ardura eta kezkei erantzuna emateko tresna izaten jarraitzeko

Bidarten egin du Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko batzarra, Iparraldeko udal hauteskundeetan begirada jarrita 23Otsailak
OtsailaK 23 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak Bidarten egin du gaur bere asteroko bilera, Iparraldean martxoaren 15ean lehen hautespen aldian eta martxoaren 22an bigarrenean egingo diren udal hauteskundeetan begirada jarrita. Talde jeltzaleak “indartsu eta erabakimen handiz” heldu nahi die “oso garrantzitsutzat” jotzen dituen hauteskundeei, mugaren alde honetako herritarren zerbitzura egongo den tresna izaten jarraitzeko.

EAJ-PNVk baieztatu du “prest” dagoela konponbideak proposatzeko eta hiritargoaren ardurei erantzuna emateko. Euskara sustatzea, Herri eta Nazio sendoagoa izateko elkarlanezko ekimenak garatzea, ekonomia birsortzailea sustatzea eta etxebizitza politika orekatu eta arduratsua abian jartzea dira Iparraldeko jeltzaleen hautagaitzek adierazi dituzten lehentasun nagusiak.

Erabakimen eta proposamen hauek azaleratu nahi dira, hain zuzen, Frantziako politikan prestigio eta konfiantzaren galera eman den garaian, lehen ministroa eta Gobernua hainbatetan aldatu ondoren. Horren aurrean, eredu propioa eskaintzen du EAJ-PNBk, Euskal Herriaren eta bere herritarren ongizatearen defentsan egin dituen 130 urtetako ibilbideak abalatzen duena.

Batzar hau Baionan egin da Piarres Lafitte euskaltzale eta Iparraldeko euskal abertzaletasunaren aitzindariaren heriotzaren 41. urteurrena bete den egunean. Aitor Esteban EBBren buruak gogora ekarri duenez Piarres Lafitteri “hainbeste zor dio mugaren alde honetako euskal kulturgintzak”.

 

 

Interesatu Zaitez