Metroaren 4 linea: Enkarterriko garraioa hobetzeko urratsa

Tren gehiago eta maiztasun handiagoa

Metroaren 4 linea: Enkarterriko garraioa hobetzeko urratsa 05Abenduak
2025
2025 AbenduaK 05 |
Bizkaiko Foru Aldundia

PARTEKATU

Metro Bilbaoren 4 linea martxan jartzearekin batera, nabarmen hobetuko da Balmaseda eta Bilbo arteko tren zerbitzua. Proiektu berriarekin egingo da 400 milioi euroko inbertsioa.

Linea Enkarterrira  iristeaz gain, akordioak jasotzen du Espainiako gobernuari eskatzea linearen egungo trazatua  “interes orokorrekotzat”  jotzeari uztea.

Akordioan eskatzen den kudeaketa-enkarguari lotuta, desklasifikatze honek ahalbidetuko du euskal erakundeak izan daitezela inbertsioak egingo dituztenak. Horrek bermatuko luke proiektua arintasunez gauzatzea.

Hobekuntza-egitasmoak barne hartzen du trenbidea Zorrotzan lurperatzea, trenbide pasabide kopuru handi bat kentzea eta Balmaseda, Gueñes eta Zallan linea modernizatzeko behar diren inbertsioak egitea.

Orain Espainiako gobernuari dagokio linea desklasifikatzea, kudeaketa-enkarguak egitea eta martxan dauden proiektuetan aurrera egiten jarraitzea.

Interesatu Zaitez