Aitor Esteban: "Zazpiak Bat helburu nazionala lortu arte Estatu espainiarrean eta frantsesean jokatu behar dugu, eta prest gaude"

EBBren presidenteak Frantziako udal hauteskundeak prestatzeko bilera bat egin du gaur, Heletan, Ipar Buru Batzarrarekin eta hango hautagai eta alderdikideekin, eta Gernikako Estatutua onartu zeneko 46. Urteurrenean adierazi du “badela ordua” betetzeko

Aitor Esteban: 25Urriak
UrriaK 25 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Zazpiak Bat izatea dugu helburu. Horixe da Euzko Alderdi Jeltzaleak sorreratik duen helburu nagusia. Baina gure helburu nazionala lortu arte, jokaldi hau Espainiar Estatuan eta Frantziako Estatuan jokatu behar dugu, Espainiako Gorteetan eta Frantziako erakundeetan, eta prest gaude egoera guztietan aritzeko”. Mezu hori luzatu nahi izan du Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Heletatik, Behe-Nafarroa lurralde historikoan, Ipar Buru Batzarrarekin, hautagaiekin eta alderdikideekin, datorren urteko martxoan, Frantzian egingo diren udal hauteskundeak prestatzeko bilera egin aurretik.

Gernikako Estatutuaren onarpenaren 46. urteurrenaren harira, Estebanek adierazi du "badela ordua" oraindik guztiz bete gabe jarraitzen duen legea betetzeko: "Guk etxeko lanak egin ditugu, eta dokumentuak eman ditugu egiteke dauden eskumenak ixteko. Erantzukizuna Estatuko Gobernuarena da orain, eta urtea amaitu baino lehen beharrezko pausoak ematea espero dugu. Oso larria izango litzateke ez betetzea. Gainera, gure autogobernuan jauzi bat emateko lanean gaude murgilduta, eta bide horretan argitasunez aritzeko konpromisoa hartzen dugu euskal gizartearekin".

Era berean, EBBren presidenteak Frantziako Estatuko egoera "nahasia" baloratu du; izan ere, "krisi sakona" bizi du, lehen ministro eta exekutibo aldaketak, Nicolas Sarkozy presidente ohiaren kartzelaratzea edota Louvreko Museoan izandako lapurreta direla eta. "Mugaren alde honetan jauzi bat egiteko aukera dugu. Iparraldeko kezkei erantzun behar diegu eta konponbideak proposatu. Eta EAJ-PNVri dagokionez, egin egingo dugu”, esan du.

Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko burukide eta Kanboko zinegotziak EAJ-PNBren lehentasunak finkatu ditu: euskararen sustapena, "gure nortasunaren funtsa" den aldetik; Euskadiko eskualde guztien arteko lankidetza-ekimenak garatzea, muga administratiboetatik harago; "ekonomia birsortzaile" baterantz aurrera egitea, hau da, "agortu beharrean lehengoratzen duen ekonomia, planetako mugekin bateragarria eta erabakiak hartzerakoan giza eta lurralde-balioa lehenesten duena"; eta etxebizitza-politika orekatu eta arduratsua ezartzea, batez ere tokiko egoiliarrengan oinarritua.

Era berean, Etxelekuk adierazi du martxoko Frantziako udal hauteskundeak "funtsezkoak" direla "Ipar Euskadirentzat eta EAJ-PNBrentzat", gure herritarren eguneroko bizitzako politiken kudeaketan parte hartzeko ez ezik garapen ekonomikoko tresnetan parte hartzeko aukera ematen dutelako, "hori baita gure eredu sozial eta solidarioak finantzatzen dituen motorra". Gainera, hauteskunde horiek garrantzitsuak dira Ipar Euskadiren garapen instituzionalean, Hirigune Elkargoa sortu zenetik; izan ere, osaera udal-emaitzen arabera zehazten da, eta gaur egun lurraldea ordezkatzen duen erakunde bakarra da.

Interesatu Zaitez