EAJ-PNVk eta PSE-EEk Mikel Mancisidorren hautagaitza erroldatu dute Ararteko izateko

Bi alderdiek Ararteko erakunderako proposamen bateratua aurkeztu dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Mikel Mancisidorren hautagaitza erroldatu dute Ararteko izateko 24Urriak
UrriaK 24 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVko eta PSE-EEko talde parlamentarioek Mikel Mancisidorren hautagaitza erroldatu dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Ararteko izateko. Proposamena elkarrekin aurkeztu dute Joseba Diez Antxustegi EAJ-PNVko bozeramaileak eta Ekain Rico talde sozialistako idazkari nagusiak.

Mikel Mancisidor, legelari bilbotarra, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Nazioarteko Harremanetan doktorea Genevako Diplomazia Eskolan. 10 urtez Euskal Herriko UNESCO Etxeko zuzendaria izan zen (2004-2014). Bere ibilbide profesionala giza eskubideen defentsari eta gobernantza demokratikoari lotuta egon da, eta nazioarteko ibilbide oparoa du.

Proposamen honekin, EAJ-PNVk eta PSE-EEk Arartekoaren adostasuna eta independentzia indartzeko borondatea azpimarratu dute, funtsezko figura baita euskal herritarren eskubideen eta askatasunen defentsan.

Interesatu Zaitez