Maitane Ipiñazar: "Aurtengo Alderdi Eguna borobila izango da"

Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak Forondatik bertatik eman ditu ezagutzera jeltzaleen urteko jaiaren 49. edizioaren xehetasunak. Aurtengo ospakizuna 'Batzen gaituzten hariak' goiburupean egingo da eta formatu berritzailea ekarriko du, ekitaldi politikoa guztiz berritzailea izango baita

Maitane Ipiñazar: 25Irailak
IrailaK 25 |
EBB

PARTEKATU

Maitane Ipiñazarrek, Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak, igandean, irailak 28, EAJ-PNVk Forondako zelaietan egingo duen Alderdi Egunaren 49. edizioaren aurkezpena egin du gaur. Aurtengo ospakizuna 'Batzen gaituzten hariak' goiburupean egingo du EAJk. Ipiñazarrek zelaitik bertatik argitu duenez “aurtengo Alderdi Eguna borobila izango da”, ekitaldi politikorako taula berria izango dugu: “Formatu eta kokapena aldatu ditugu. Taula borobil bat, zelai erdian kokatua. Alderdi gisa erdian gaudelako eta gure Herriaren eraikuntzaren muina izan garelako. Gainera, jendearengandik hurbil egon nahi dugu, euren ondoan egon eta gure lanaren erdian egoten jarrai dezaten”. EBBren idazkariak era berean adierazi duenez “formatu berritzailea izango da, EAJ alderdi dinamikoa delako, gizartearekin batera eboluzionatuz eta formatu berrietara eta bizi dugun garaiak dakartzan guztietara moldatuz”.

Aurtengo ospakizunerako aukeratu den goiburuari dagokionez, Ipiñazarrek azaldu du hariek “balio handia gordetzen dutela”, Ikurrina, 1894an sortua eta euskal herritar guztiak ordezkatzen eta batzen gaituena, hiru koloreko hari hartuta sortu zelako. “Hari horiek sinbolizatzen dute une hartatik bertatik denon artean landu dugun guztia, gaur daukagun Euskadi eraiki arte. Ongizatearen sarea; euskara, elkarrekin lotzen gaituena. Hari sendo eta gogorrak dira, gauden momentura ekarri gaituztenak. Gutako bakoitza ere badira, Alderdi hau alderdikide bakoitza delako, alderdikide eta alderdizale guztiak”.

Ipiñazarrek era berean gogoratu nahi izan du iganderako “eguraldi ona” iragarrita dagoela eta egun osorako EAJ-PNVk jarduera ugari eta askotarikoak eskainiko dituela, ekitaldi politikoaz gain: Ludoteka, Jumping, Futbolina, Egur-jolasak, tailerrak, paintball, puzgarriak, Jolas birtualak, Txu-txu trena, erorketa librea... “Ez da ezer faltako: emozioa, ilusioa, lagunekin elkartzea, momentu onak, janaria eta edaria”, esan du.

Alderdi Egunak 400.000 metro koadroko zabalera hartuko du. 20.000 bazkari emango dira ekitaldia antolatzeko lanetan dagoeneko 90 egun daramatzaten boluntarioen lanari esker.

Alderdi Egunari buruzko informazio guztia eskuragarri dago EAJ-PNVren webgunean eta alderdieguna.eaj-pnv.eus gunean.

Interesatu Zaitez