Pauso berri bat eman da Urnieta eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorria egiteko prozesuan

Pauso berri bat eman da Urnieta eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorria egiteko prozesuan 03Irailak
2025
2025 IrailaK 03 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Urnieta eta Lasarte-Oria lotzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikiko duen bidegorria errealitate bihurtzetik gertuago dago. Uztailaren hasieran garraio jasangarria erraztu eta indartuko duen azpiegitura berri hori gauzatzeko proiektua onartu ondoren, duela gutxi eraikuntza-lanak lizitatu dira. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1,6 milioi eurokoa da (BEZa barne).

Horrela, prozesuak aurrera jarraitzen du eta lanak aurten bertan has daitezke. Bidegorri berriak 1,2 kilometroko luzera izango du, eta oinezkoentzako zein txirrindularientzako espazio segurua eta irisgarria eskainiko du.

Interesatu Zaitez