Aitor Esteban: "Basakeria hutsa da Netanyahuren gobernu autoritarioaren eskutik Gazan ikusten ari garena"

EBBren presidenteak Europari erreklamatu dio “are jarrera irmo eta batuagoa” tragedia humanitario onartezin honi aurre egiteko, eta ezarri du merkataritza militarraren alorrean Israelekin hitzartuta dauden kontratuak “bertan behera utzi” beharko litzatekeela

Aitor Esteban: 01Irailak
IrailaK 01 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Kausa zehatz batzuk defendatzen zituen Israel, dagoeneko ez da existitzen. Basakeria hutsa da egun ikusten ari garena”. Hitz horiekin deskribatu du EBBren presidente Aitor Estebanek egun Gazan bizi duten egoera. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan eta atzo bertan Bartzelonatik eta Gazako biztanleriari laguntza eramateko dozenaka itsasontzi atera ondoren, Estebanek berriz salatu nahi izan du egoera “guztiz harrigarria da ikusten ari garena”.

Euzkadi Buru Batzarrak abuztuaren 13an salatu zuen Netanyahuren gobernu autoritarioaren ekintzek “Nazioarteko Zuzenbidea urratzeaz gain giza duintasuna larriki kaltetzen dutela”. Egoera honen aurrean, Estebanek Europari eskatu dio “are jarrera irmo eta batuagoari eustea”. Ildo beretik, EBBren presidenteak ziurtatu du merkataritza militarraren alorrean Israelekin indarrean dauden kontratuak “bertan behera utzi” beharko liratekeela.

Estebanek era berean ekarri du gogora Donald Trump AEBko presidenteak Gaza resort bilakatzeaz esan zuena: “Dagoeneko nik ez dakit zer gehiago gertatuko den. Edozer izan daiteke, bai eta biztanleria lekualdatzea ere”. “Seguruenik, Israelek, eraso batzuen ondorioz sufritu dutenagatik, babesa jasoko du, baina konbentzituta nago hemendik eta urte batzuetara, Israelgo herritarrak beren buruari begiratuta, lotsatuta egongo direla. Guk ere bestela begiratuko diegu”, amaitu du.

Interesatu Zaitez