Sare elektrikoen analisia eginez, interkonexio gehiago eta Europa mailako koordinazio handiagoa eskatzen dituen txostena babestu du Oihane Agirregoitiak

Europako Parlamentuko industria, ikerkuntza eta energia batzordeak gaurko bileran onetsi du inbertsio gehiago erreklamatzeaz gain, azpiegiturak eta mugaz gaindiko transmisio-gaitasuna hobetzea eskatzen duen ekimena

Sare elektrikoen analisia eginez, interkonexio gehiago eta Europa mailako koordinazio handiagoa eskatzen dituen txostena babestu du Oihane Agirregoitiak  13Maiatzak
MaiatzaK 13 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVren eurodiputatu Oihane Agirregoitiak, gaur, asteartearekin, argindar sareei buruzko txostenaren alde bozkatu du, zeinak ohartarazten baitu Europar Batasuneko hainbat herrialdek urratu egiten dutela mugaz gaindiko interkonexiorako ezarri den helburua, hau da, %10ekoa 2020ean eta %15ekoa 2030ean. Iberiar penintsula osoa argirik gabe utzi zuen itzalalditik bi aste igaro direla, ekimenak,  industria, ikerkuntza eta energia batzordean aldeko 52 botoekin kontrako 9 botoekin eta 2 abstentziorekin onetsi denak, gobernuei eta Europar Batzordeei eskatzen die lankidetza maila guztietan areagotzea, toki, erregio eta estatu mailako planifikazioa hobetzeko eta  argindar sistema koordinatu eta konektatuagoa lortzeko.

“Sare elektriko sendo bat behar dugu, eta hori lortzeko beharrezkoa da gehiago inbertitzea, mugaz gaindiko interkonexioak bizkortuz. Interkonexio helburu batzuk ditugu sistematikoki urratu direnak. 2020rako helburua %10ekoa zen eta 2030 urterako, berriz, %15koa izango da. 2025ean %3ra ere ez gara iritsi. Beraz, Europako Parlamentutik  dagokiena egin ez duten herrialdeei eskatzen diegu berehala egin dezatela, interkonexio ahalmena, mugaz gaindikoa bereziki, guztiz garrantzitsua delako  argindarraren barne merkatuak funtziona dezan eta Europako etxeetan horren onurak nabari daitezen”, baloratu du Anna Stürtgkh  Renew taldeko parlamentari eta txostengileak eginiko agiriaren inguruan.

Agiria Estrasburgon bozkatuko da ekainaren 16tik 19ra bitartean egingo den osoko bilkuran. Bertan jasota dago EBren argindar kontsumoa %60 handiagoa izango dela 2030an eta gaur egungo banaketa sareen %40k 40 urtetik gora dituztela eta premiaz egokitu behar direla. Testuak Europar Batzordeari premiatu dio energiaren gaia lehentasuntzat jotzea Batasunaren hurrengo aurrekontuan eta Europa Konektatu egitasmoan, fokua energia berriztagarrietan, interoperatibotasun sareetan  eta banaketan jarriz eta barneko energia merkatuaren integrazio hobea bilatuz.

Era berean azpimarratu da onarpen publikoa bermatzea eta hiritarrekin eta komunitateekin komunikazio eraginkorra bideratzea, ezinbestekoa baita proiektuak arrakastaz ezartzeko. Aurreikuspenen arabera,  hamarkada honetan 584.000 milioi beharko dira transmisio eta banaketa sareetan egin beharreko inbertsioetarako, eta mugaz gaindiko interkonektoreetarako eta  sareak trantsizio energetikora egokitzeko. Txostenean, finantzaketa publikorako tresnez gain eskatzen dira arau eta prozedura argiago eta eraginkorragoak inbertsio pribatuak erakartzeko eta sarearen tarifek benetako kosteak jaso dezaten bermatzeko.

Halaber, Batasunaren burutzak gaur bertan zabaldu du sare elektrikoei buruzko kontsulta publikoa, uztailaren 8ra arte irekita egongo dena, Europako argindar sarearen modernizazio, digitalizazio eta hedapena bizkortzeko. Kontsultak ere barne hartzen ditu hidrogenoa eta bestelako azpiegitura batzuk.

Interesatu Zaitez