EAJren ekimenez Ipar Amerikako merkatura zuzendutako zeharkako esportazioei laguntzak ematea aurreikusten duen dekretua babestu du Euskal Taldeak

Idoia Sagastizabal diputatuak ziurtatu duenez hobe da damutu aurretik neurri sorta baten bidez prebenitzen jakitea, Trumpen gerra komertzialari aurre eginez eta AEBra esportatzen duten EAEko eta Nafarroako enpresentzat muga-zergek 470 milioiko gainkostua ekar lezaketela aintzat hartuz

EAJren ekimenez Ipar Amerikako merkatura zuzendutako zeharkako esportazioei laguntzak ematea aurreikusten duen dekretua babestu du Euskal Taldeak 08Maiatzak
MaiatzaK 08 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Nazioarteko merkataritza konplexua da salgaien trafikoari ez ezik, zatitutako eta deslokalizatutako balio kateetan ere eragiten duelako, baina Trumpen muga-zergak dena konplikatzen ari dira orain. Reality bihurtu dute hau guztia, muga-zerga politika horrek genero horren ezaugarri guztiak dituelako, ezusteko gidoi aldaketekin, planta eta itxurakeriekin, isiluneekin. Horregatik, hobe dugu, damutu baino lehen, prebentziozko neurriak hartzea”, azaldu du Euskal Taldeko diputatu Idoia Sagastizabalek Ipar Amerikako muga-zergek dakartzaten mehatxuen kontrako Lege Dekretuaren eztabaidan.

Helburua da “kalte ekonomikoa ahalik eta gehien txikitzea eta enpresak eta enplegua babestea”. Gaur onartuko den neurri sorta hau lerrokatuta dago Eusko Jaurlaritzak onartu dituen neurriekin, azaldu du diputatu jeltzaleak, eta aldarrikatu du Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Gobernu zentralak dekretu horretan laguntzak aurreikusi dituela AEBko merkatura esportatzeko produktuak egiteko beren produkzioak beste herrialdeei saltzen dizkien enpresentzat, hasiera batean dekretuan jasotzen ez zena.

“Agerraldian esan genizun, Trumpen muga zergei buruz hitz egitera eta ezarriko zenituen neurriak azaltzera etorri zinenean. Gure kezka adierazi genizun Euskadirentzat AEB delako gure esportazioen laugarren herrialde hartzailea eta handik inposatu duten muga zergak Euskadiko eta Nafarroako enpresentzat 470 milioi euroko gainkostua ekarriko lukeelako. Makina erreminta, metalurgia, siderurgia, energia, nekazaritza eta elikagaien sektoreek zuzenean esportatzen dute AEBra, baina horrekin esan genizun kezkatuta geundela zeharkako ondorioekin, bereziki automozio sektoreari dagokionez, Alemaniara eta beste herrialdeetara saltzen ditugun osagaiak AEBra saltzen diren ibilgailuetan integratzen direlako, eta horiek bai daudela muga zergaren pean”, azaldu du Sagastizabalek.

“Gaur, dekretu horrek jasotzen du EAJren aldarrikapen bat eta, beraz, tresna finantzario eta komertzialen bidez erantzun bat ematen die AEBko merkatuan eragin handiagoa duten enpresei, produkzio sare osoa babestuz eta indartuz”, azaldu du Euskal Taldeko diputatuak.

Interesatu Zaitez