Europako Parlamentuak Cabo Verderekin adostu duen arrantza protokoloa sustatu du Agirregoitiak, euskal atunontzientzat onuragarria izango dela nabarmenduz

Renew Europe taldeko txostengile den aldetik, EAJ-PNVko eurodiputatuak ere lagundu du Europar Batasunak Afrikako herrialdearekin izenpetu duen akordioa onesten

Europako Parlamentuak Cabo Verderekin  adostu duen  arrantza protokoloa sustatu du Agirregoitiak, euskal atunontzientzat onuragarria izango dela nabarmenduz 11Otsailak
2025
2025 OtsailaK 11 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Europako Parlamentuko osoko bilkurak, gaur, asteartearekin, argi berdea eman dio Europar Batasunaren eta Cabo Verderen artean arrantza sektorerako adostu den akordioari, zeinak arrantzatzeko aukera emango baitie Europako 56 atunontziri, inguratze-arrantza, kanabera-arrantza edo tretza arrantza praktikatzen dutenei, tokiko industria babesteaz gain. Akordioak Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalearen babesa jaso du, Renew Europe taldeko txostengilea den aldetik. Talde horretako kide izanik, EBk mendebaldeko herrialdeekin negoziatutako eta adostutako akordioen sareko kidea ere bada. Herrialde hauek dira Gambia, Ginea-Bissau o Mauritania,  eta akordioak onurak ekarriko dizkie Hego-Atlantikoan arrantzan ari diren zortzi euskal atunontziri.

“Cabo Verdek eragile nagusi gisa Atlantikoan duen garrantzia estrategikoa agerikoa da, eta dagoeneko hamar urteko elkarlanezko harremana daukagu eurekin, errespetuan eta elkarrizketa politikoan oinarrituta”, esan du EAJ-PNVko eurodiputatuak. Agirregoitiak ildo beretik berretsi du akordioak EBren irizpide zorrotzak betetzen dituela “arrantzaren kudeaketari  zein baliabideen eta ingurumenaren jasangarritasunari dagokionez” eta “zorrotz errespetatzen ditu giza eskubideak, tokiko garapen sozioekonomikoari laguntzeaz gain”.

Herrialde honekiko lehen akordioa 1990an izenpetu zen eta orduz geroztik berrituz joan da arazorik planteatu ez duten protokolo bidez. Akordioak Europako ontziei ahalbidetuko die urtean 7.000 tona hegalabur eta antzeko espezie arrantzatzea (ezpata arraina besteak beste) 2029. urtera arte. Aurreko protokoloa iraungita geratu zenez eta haren ebaluazio positiboa eginik, Europako Batzordeak protokolo berri bat negoziatu eta izenpetu zuen 2024ko maiatzaren 19an, 2024ko uztailaren 23an behin behinean indarrean sartu zena, bost  urteko epe baterako.

Ondorioz, Cabo Verdeko urtetan arrantzan aritzeko aukera izango dute Espainia, Portugal eta Frantziako 56 itsasontzik (24k egiten dute inguratze-arrantza eta aldi berean dira izozkailuak, 10 dira  kanabera-arrantza egiten dutenak eta 22 tretza-arrantza egiten dutenak). Trukean, EBk urtean egingo du 780.000 euroko urteko ekarpena, hau da, 350.000  Cabo Verdeko uretara sartzeko eta gainerako  430.000 euro herrialde horretako arrantza sektoreko politikaren garapena bultzatzeko. Osotara, 3,9 milioi euro bost urtetan.

Finantza-konpentsazio honen helburua da, lehenik eta behin, hirugarren herrialde horietan kalitate handiko gobernantza markoa garatzen laguntzea, datuak eraginkortasunez jasotzen direla bermatzea, arrantzaren kontrola egitea eta legez kanpoko eta deklaratu eta arautu gabeko arrantzaren kontra egitea, bai eta arrantza politika jasangarriagoak eta arrantza praktika arduratsuagoak garatzea, sektorean lan baldintza duinak sustatzeaz gain.

Interesatu Zaitez