Estebanek Sanchezi ohartarazi dio Euskal Taldeak “planto” egingo duela Espainiako Gobernua babesten duten alderdi batzuek beren agenda inposatu nahi badute: “Gu Euskal herritarren zerbitzura baino ez gaude”

Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldian, Euskal Taldeko bozeramaileak ohartarazi du EAJ-PNVk “Ekonomia Itunaren sistemaren gainetik egingo duten zergak jasoko dituen edozein lege-dekreturen aurka” bozkatuko duela, eta Sanchezi eskatu dio Ukrainako gerragatik urte amaierara arte luzatuko den ezohiko neurrien sorta negoziatzea

Estebanek Sanchezi ohartarazi dio Euskal Taldeak “planto” egingo duela Espainiako Gobernua babesten duten alderdi batzuek beren agenda inposatu nahi badute: “Gu Euskal herritarren zerbitzura baino ez gaude” 27Azaroak
AzaroaK 27 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Gobernuari babesa ematen dioten parlamentuko talde batzuek ez dute ulertzen Gobernuak jarraituko badu, guztiok gutxieneko batekin konformatzen garelako izango dela. Beren agenda besteei inposatu nahi badiete, EAJ-PNVk planto egingo die. Gu Euskal herritarren zerbitzura baino ez gaude; hori da gure agenda, eta ez dugu arazorik izango momenturen batean planto egin behar badugu”. Hala mintzatu zaio gaurko osoko bilkuran Esteban Euskal Taldeko bozeramailea Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Hitza hartzeko izan duen tartean, Estebanek azpimarratu du Euskal Taldeak zergaren bat barne hartuko duen edozein lege-dekreturen aurka bozkatuko duela: "Betidanik argi utzi diegu figura horiek Ekonomia Itunaren sistemaren gainetik egiten zutela eta eredua urratu egiten zutela, unean uneko gobernu zentral bakoitzak erabakitzen zuenaren mende, euskal herritarrak zergapetzen zituena kontraprestaziorik jaso gabe utziz, kasu horretan diru bilketa Ogasun zentralera joango bailitzateke. Gaur energetikoak izan daitezke, bihar automobilaren industria eta etzi osasuna. Eredua defendatuko dugu, guretzat garrantzitsuena Euskadi eta euskal herritarrak direlako", esan du bozeramaile jeltzaleak. "Ez gaude horretara behartuta, eta euren larrialdiak ez dagozkigu guri", esan du Podemosek eta PSOEk energia-zerga bat sortzeko adostu duten akordioaren inguruan. Zentzu horretan, Estebanek Espainiako Gobernuari eskatu dio "zerga-sistema bere osotasunean berrikusteko, eta bereziki Sozietateen gaineko Zerga", "zerga-adabakiak jarri beharrean". "Bidezko zerga-sistema bat lortu behar dugu, eraginkortasunak bultzatuta, ideologiak eta propagandak bultzatuta proposamen efektistak behin eta berriz inprobisatu beharrean”, adierazi du.

Bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernuari ohartarazi dio Euskal Taldeak ez duela onartuko Ukrainako gerra hasi zenean aparteko neurriekin onartu zuen Lege dekretua behin eta berriz luzatzerik. “Dirubilketak gora egiten duen garaian krisiaz hitz egiten jarraitzen badugu, ez dira erabakirik zuzenenak hartuko”, azpimarratu du. Ildo beretik esan duenez “ez zaigu bat ere aurrerakoia iruditzen laguntzak edo dirulaguntzak aplikatzen dituzten neurriak hartzea, errentaren eta erabileraren arabera diskriminatu gabe". "Jakin dakizue elkarrizketarako prest gaudela eta malguak garela akordioak lortzen saiatzeko, politika horretan datzala uste baitugu. Baina argi izan ezazue, balizko lege-dekretu horretan datozen neurriak adostu ezean, oraingo honetan kontra bozkatuko dugu", esan du Estebanek.

Azkenik, Estebanek arreta jarri nahi izan du "inquiocupa" izenez deitu den horretan: errenta ordaintzeari uzteko legeria neurrigabe erabiltzen duen maizterra, horretarako ahalmen ekonomikoa izan arren. Pertsona horiek 11/2020 Lege Dekretuak babesten ditu, Covid-19aren ondorioz ezarri zen itxialdian onartua eta 6 hilean behin luzatzen dena. "Asmo oneko arauak dira, eta batzuek neurririk gabe erabiltzen dituzte. Arau horien ondorioz, segurtasun juridikorik eza ematen ari da, eta ondorioz alokairu-eskaintzaren eskasia areagotzen ari da. Zaurgarritasun-egoeran daudenei laguntzea, bai. Azal lodikoak babestea, ez ", azpimarratu du Euskal Taldearen bozeramaileak.

Interesatu Zaitez