EAJ-PNVk 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei banku-komisioak ordaintzetik salbuestea bultzatzera premiatuko du Gobernua

Astearteko kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak Senatuak 2023ko apirilean onartutako mozioaren errekerimendua bideratzeko eskatuko dio Espainiako Exekutiboari

 EAJ-PNVk 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei banku-komisioak ordaintzetik salbuestea bultzatzera premiatuko du Gobernua 25Urriak
2024
2024 UrriaK 25 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren asteko osoko bilkuran, Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Gobernuari galdetuko dio ea 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak edozein banku-komisioren ordainketatik salbuetsita gera daitezen Senatuak 2023ko apirilaren 19an onartutako mozioari bide emateko asmorik duen. Euskal Talde Parlamentarioak erakunde horietako askoren kezka helaraziko du, izan ere, oraindik ez da salbuespen hori aplikatzen, nahiz eta onartutako ekimenak Gobernu zentralari eskatzen zion, Espainiako Bankuarekin eta Espainiako Bankuen Elkartearen eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalaren parte-hartzearekin koordinatuta, Estatu mailako neurri bateratu bat har dezala irabazi-asmorik gabeko elkarte horiek, hala nola kirol-klubak, ondasun-erkidegoak edo jabekideen erkidegoak, besteak beste, eta 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak, bazkideen ekarpenak eta/edo erakunde publiko eta pribatuen ekarpenak batuta, edozein banku-komisioren ordainketatik salbuetsita gera daitezen.

Interesatu Zaitez