Marijo Etxegoien, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria

Emakundeko teknikaria eta zuzenbidean lizentziatua, María Eugenia Arrizabalaga ordezkatu du Eusko Legebiltzarrean

Marijo Etxegoien, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria 11Urriak
2024
2024 UrriaK 11 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Marijo Etxegoien Arzuagak (Oñati, 1974) ordezkatuko du María Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren talde parlamentarioan. Emakundeko teknikaria eta Zuzenbidean lizentziatua, Oñatin zinegotzi izan da 12 urtez. Azken urteetan emakumeen berdintasuna landu du arlo profesionalean eta bere formakuntzan. Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak taldeko kidea da gaur goizetik.

Interesatu Zaitez