Segurtasun Batzordeak Ertzaintzaren eginkizunak EAEko portu eta aireportuetara hedatzea adostea lortu du EAJk

Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur ospatu du Gernikako Estatutua eta inbestidura ahalbidetzeko EAJ-PNVk bideratu zuen akordioa betetzeko beste urrats bat eman izanak suposatzen duen "albiste ona". "Kidego batzuen atzera egitea eta besteen hedapena gertatuko da”, azaldu du.

Segurtasun Batzordeak Ertzaintzaren eginkizunak EAEko portu eta aireportuetara hedatzea adostea lortu du EAJk 24Uztailak
UztailaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk lortu du Madrilen Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Euskal Segurtasun Batzordeak egin duen bileran Ertzaintzaren polizia-eginkizun guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko portu eta aireportuetara hedatzea adostea. Bi gobernuen ordezkaritzen arteko bilera Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak zuzendu dute, eta gaurko akordioak Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko idazkari nagusiak sinatutako inbestidura-itunaren puntu bat betetzea ekarriko du.

Aitor Esteban Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez, "oso albiste positiboa da, inbestidura-akordioaren beste puntu bat gauzatzen delako eta Gernikako Estatutua betetzeko beste urrats bat ematen delako". Estebanek gogorarazi duenez, Estatutuaren arabera, "Ertzaintzari dagozkio Segurtasun eskumenak, baita portu eta aireportuetan ere". "Segurtasun Batzordearen akordioak kidego batzuen atzera egitea eta dagozkion indarrak hedatzea ekarriko du", azaldu du bozeramaile jeltzaleak.

Zehazki, Segurtasun Batzordeak erabaki duenez, "Ertzaintzari dagokio eskubide eta askatasunen erabilera askea babesteko, herritarren ordena eta segurtasuna bermatzeko, delitu-egintzak prebenitzeko eta ikertzeko, eta, oro har, erkidego horretan dauden portu eta aireportuetan polizia-eginkizun komun guztiak betetzeko eskumena". Halaber, Batzordeak erabaki duenez, Ertzaintzak "bere gain hartuko du Bilboko portuko azpiegitura kritikoetan, portua bera eta eremu mugatua barne, laguntza operatiborako planen polizia-erantzukizuna".

Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentralaren arteko koordinazio-organo gorenak honako hau ere adostu du: "Hiru hilabeteko epean, Barne Ministerioaren VIOGEN-2 eta Segurtasun Sailaren EBA sistemen arteko interkonektibitatea gauzatu eta martxan jarriko da, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes integraleko neurriak hartzeko koordinazio optimoa lortzeko".

Euskal Taldeak lanean jarraitzen du inbestidura-akordioa betetzeko eta Madrilen euskal herritarren interesak defendatzeko helburuarekin.

 

Interesatu Zaitez