PNVk Madrili eskatu dio ADIFek Brinkola-Irun trenbide sareko obrek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten, erabiltzaileen mesedetan

Talde jeltzaleak erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua azpimarratu du, obrak egiten diren bitartean garraiobide alternatiboak bermatzeko

PNVk Madrili eskatu dio ADIFek Brinkola-Irun trenbide sareko obrek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten, erabiltzaileen mesedetan 05Ekainak
2024
2024 EkainaK 05 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

PNVko bozeramaile den Aintzane Oiarbidek azpimarratu du Gipuzkoako trenbide-obrek ahalik eta gutxien eragin behar dietela erabiltzaileei. Gaur egindako osoko bilkuran, batzarkide jeltzaleak Garraio Ministerioari eta ADIFi plagintza hobea eskatu die, obrek ahalik eta eragozpen gutxien eragin ditzaten. Halaber, erabiltzaileen onurarako garraiobide alternatibo eraginkorrak izatea bermatzea eskatu du.

Oiarbidek honako hau adierazi du: "Obren arduradunari, ADIFi eta Garraio Ministerioari plangintza bat egiteko eskatzen diegu, obrek ahalik eta kalterik txikiena eragin dezaten, eta eragindako pertsonek beste garraiobide batzuk izan ditzaten beren lanera, ikastokira edo aisialdira ahalik eta erosoen eta azkarren iristeko. Hori baita erabiltzaileen kezka nagusia”.

Aldirietako erabiltzaileen mesedetan, bozeramaileak azpimarratu du erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua dela obrek dirauten bitartean erabiltzaileen ongizatea bermatzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lurraldebus zerbitzuari eskatu die beren zerbitzuak koordinatu eta indartzea.

"Nahiz eta zerbitzua Madrili dagokion, Gipuzkoako Foru Aldundiari mugikortasunean dituen eskumenen eskutik, lankidetza eskaintzea eskatzen diogu eskumena eta zer ikusia duten erakundeekin. Horretarako, ezinbestekoa da Estatuko erakundeek lankidetzarako informazioa partekatzea eta, beharrezkoa balitz, Lurraldebus zerbitzuak autobusak indartzeko programak abian jartzea", adierazi du Oiarbidek.

Interesatu Zaitez