Talde jeltzaleak mozio alternatibo bat aurkeztu du, hiriak bizi duen errealitateari erantzuteko eta, baita hiriko lehen mailako arretaren hobekuntza bultzatzeko ere
21Martxoak Irungo EAJ-PNVtik Irungo osasun laguntza eta azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, Gipuzkoan eta Euskadin erreferente izateko konpromisoa dugu. Hilabeteetan, eta modu diskretuan, profesionalekin eta adituekin bildu gara, osasun kudeaketan ospe handia duten pertsonekin eta, gure hirian zerbitzurik onena ziurtatzea funtsezkotzat jotzen duten irundarren iritzia aktiboki entzun dugu.
Gaur egun, badakigu osasun arretako sistemak aurre egin behar dien erronka garrantzitsuenak honako hauek direla: biztanleriaren zahartzea eta ikerkuntzak eta esperientziak osasunaren zaintzari ekartzen dizkioten berrikuntzak sistema publikoan txertatzeko beharra. Eta Bidasoa eskualdea ez da salbuespena. Horregatik, Irungo EAJ-PNVtik hainbat galdera egiten dizkiogu gure buruari eta lehen mailako arretaren inguruan momentura arte gertatu denaz eta egun ere gertatzen dena tentuz aztertu dugu:
Eta errealitate honen aurrean, Irungo EAJ-PNVtik ezin diogu geure buruari galdetu gabe utzi. Zer gertatzen da hemen? Zertaz ari gara? Irundarren intereses edo alderdikoiez? Gobernu taldeak bere interesak lehenetsiz, dituen erantzukizunak alde batera uzten ditu? Nola liteke Irungo erdigunean anbulatorio berribat nahi ez izatea? Are gehiago, horren aurrean, aurrera egiten eta alternatinak bilatzen jarraitu beharrean, nahiago dute esandakoari izkin egin eta lanik ez egin, egoera blokeatuz eta beraz, Irunek anbulatorio berririk ez edukitzea sustatuz. EAJ-PNVtik, ordea, denbora luzea daramagu lanean, alternatiba eta aurrera pauso bila. Nor da bere erantzukizuna betetzen ez duena? Anbulatorioak erakitzen dituenak Iruni erdigunean anbulatorio berri bat edukitzeko aukera ematen dio, eta horretarako, Udalari eskatzen dio mesedez zentroan kokapen bat zehazteko eta lagatzeko, honen aurrean, tamalez, besteek proposamen eskasak eta zentzugabeak proposatzen ditu, baldintzak betetzen ez dituen aukerak eskainiz.
Irungo EAJ-PNVtik uste dugu beharrezkoa dela arretan bikaintasuna bilatzea, hurbileko osasun zerbitzua indartzea eta zerbitzu horiek egungoak baino aukera handiagoa eskaintzea, horrela alferrikako joan etorriak sahiestuz. Irunek merezi duen kalitatezko osasun sistemaz gotzatzea nahi dugu, ahal bezain pronto. Anbulatorio onak, azken belaunaldikoak, pertsonei arreta emateko leku egokienekin, zerbitzu gehiagorekin, beste udalerri askok bezala. Ez dugu erdibideko aukerarik nahi, erdizkako konponbidetik, etorkizun hurbilean berriro ere arazoak emango lituzken planteamenduek ez dute gurean lekurik.
Horregatik guztiagatik, gaur egingo eta epe laburrekin errealitate horri erantzuteko, mozio bat aurkeztuko dugu ostiral honetan, gure osasuna hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko irtenbide berriak mahai gainean jarriz: Osasun Sailari proposatzen diogu azter dezala gure hirian dauden bi anbulatorioetako zerbitzu batzuk behin behinean hiriko beste punturen batean birkokatzeko aukera, anbulatorio berria eraiki bitartean, 3 urte inguru beharko lituzkeena. Horrela, egungo instalazioetan espazioak liberatu ahal izango dira, herritarrei arreta hobea eskaintzeko. Eta, era berean, ezinbestekotzat jotzen dugu, Osasun Sailak Iruneko konpromusoa hartu behar duen bezala, Irungo Udalak ere Osakidetzari beharrezko izango lituzkeen lokalak aldi baterako lagatzeko konpromisoa hartzea ere. Hala, eraikitzeak irauten duen bitarte horretan, gure hiriak dituen arazoak bideratzeko asmotan.
Eta honekin, EAJ-PNVtik aurrera egiten dugu, etorkizuna begiratzen dugu, Irungo herritarren osasunari behar duen arreta ematen diogu, eta irundarren egunerokotasunaz kezkatzen gara. Irtenbideak ematen ari gara. Beste batzuek, berriz, nahiago dute blokeoa erantzun gisa. Hori da benetan Irunen behar duguna? Aurrera egin edo geldirik geratu? Osasun zerbitzu on, unibertsal, zuzen, hurbil eta integral baten alde lan egitea ala ezer egin gabe eta bakoitzari dagokizkion erantzukizunak bete gabe geldirik geratzea? EAJ-PNVtik argi daukagu, osasun zerbitzu on bat bizi kalitatearen sinonimoa da, bai gaur eta baita etorkizunean ere, eta horretarako aurrera egin behar da urrats sendoak emanez.