Frantziari trenbide sarea penintsularekin epe barruan konektatzera derrigortzea eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andreak Estrasburgon Europako Batzordeari eskatu dio Frantziari exijitu diezaiola hitzemandako konpromisoak betetzea, abiadura handiko trenbide sarea penintsularekin 2030ean konektatzeko
Frantziari trenbide sarea penintsularekin epe barruan konektatzera derrigortzea eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari
14
Martxoa
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
14 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko presidenteek Vitoria Gasteizen Frantziari legeria betetzea erreklamatzeko eta Bruselari hala exijitzeko aliantza izenpetu ondoren, Bilbao Barandicak aldarrikapena Europako Parlamentura eraman du eta bertan aurkeztu du.

Pazientzia erabat agortu duena izan da Frantziako agintariek iragan otsailean egin zuten iragarpena, Bordele hiria penintsularekin eta Biriatuko pasabidetik lotzeko trenbide zatia atzeratuko dela esanez. Bide zati hau guztiz funtsezkoa da Europako garraio sareentza, eta Europako legeriaren arabera, martxan egon behar du 2030ean.

Europako euskal diputatuak, Europako Garraio eta Turismo Batzordeko kide den aldetik, TEN-T delakoen berrikuspen guztietan parte hartu du eta defendatu du lehentasun jotzen diren proiektuetan inbestitzen ez dutenek ez lituzketela Europaren laguntzak jaso beharko. Euskal Y trenbidearekin zerikusia duten hogei bat ekimen planteatu ondoren, Izaskun Bilbao Barandicak ekimen berri bat aurkeztu zuen otsailean Frantziaren azken planak ezagutu ondoren.

Atzo, ekimenarekin lerrokatuta, eta Vitoria-Gasteizen arestian esandako autonomietako presidenteen gailurrean adierazitakoaren harira deitoratu du Frantziako agintariek egin duten iragarpenaren arabera 17 urte atzeratuko dela abiadura handiko trenbide sarea Iberiar penintsularekin konektatzea. “Erabaki honek kaltetzen du Europak lehenesten duen proiektu bat, Batasunaren kontra egiten du, bere finantza, lege eta baloreen kontra. Protekzionismoa babesten du eta Batasunarekin eta pertsona eta merkantzien zirkulazio askearekin betidanik konprometitu diren erakunde eta eragileak kaltetzen ditu”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ