Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharan duen jarreraren "opakotasuna argitzeko” eskatu dio Imanol Landak Albares ministroari

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren sorreraren 47. urteurrenean, senatari jeltzaleak saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea aldarrikatu du Kanpo Arazoetako ministroaren aurrean
Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharan duen jarreraren IKUSI BIDEOA
27
Otsaila
Senatua
PARTEKATU
27 Otsaila | Senatua

EAJ-PNVko senatari Imanol Landak Kanpo Gaietarako ministroari eskatu dio Pedro Sanchez presidenteak Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharan duen jarrera aldaketa “argitzeko hainbeste opakotasun, espekulazio eta ulermen ezaren aurrean”. Jose Manuel Albares ministroak Senatuan egindako agerraldian, Landak berriz ere gaitzetsi du Gobernuko presidenteak Marokoko proposamen autonomikoa bere gain hartzea eta, ondorioz, “saharar herria Marokoko erregearen esku uztea”, Rabaten otsailaren 2an egindako goi mailako bileran berretsi zen jarrera. “Ez gara nekatuko nazioarteko zuzenbidean espresuki aitortutako saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen, baita horri buruz NBEk emandako ebazpenen bidez ere, gatazka konpontzeko formula gisa”, aldarrikatu du.

Landak agerian utzi du Gobernuaren jarrerak “gaitzespena” sortzen duela, EAE eta Nafarroako Legebiltzarrek ere ebazpen banatan adierazi zuten bezala, eta Albares ministroa premiatu du azaltzeko “Espainiako Estatuak saharar herriarekiko duen erantzukizun juridiko, historiko eta moralarekin bat ez datorren jarrera-aldaketa” horrek zeri erantzuten dion, bai eta zergatik ez den gardentasunez eta argitasunez azaldu ere, horri buruzko mota guztietako teoriak zabaltzen utziz. Era berean, Gobernuak “aldaketa historiko” hori berretsi izana kritikatu du, baita “Diputatuen Kongresuak eta Senatuak hiru aldiz adierazitako irizpidearen aurka” ere.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren sorreraren 47. urteurrenean, senatari jeltzaleak ministroari jakinarazi dio “urtero bezala, euskal erakundeen balkoietan, Saharako bandera nazionala jarriko dela, herritarrek bere kausarekiko duten konpromisoaren adierazgarri”. Hala, Landak gogora ekarri du erakundeek, eragile sozialek, GKEek eta herritarrek lan humanitario etengabearen bidez adierazten duten konpromiso solidarioa. “Tindufeko kanpalekuetan errefuxiatuei ematen zaien laguntza humanitarioa hobetzeko aukerak aprobetxatzen jarraituko dugu”, EAJ-PNVren zuzenketa bati esker 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotako bizi-baldintzak hobetzeko 7 milioi euroak gogoratuz.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ