Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako lana babestu du Europako Batzordeak, eta EBko legedia ez dela urratu ondorioztatu du

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera

Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako lana babestu du Europako Batzordeak, eta EBko legedia ez dela urratu ondorioztatu du 04Urriak
2022
2022 UrriaK 04 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako Batzordeak 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko hondakin ez-arriskutsuen zabortegian izandako istripuari dagokionez hondakinen eta zabortegien kudeaketa arautzen duen Batasuneko legediaren balizko arau-hauste bat ikertzeko eskariaren inguruan emandako erantzuna izan du hizpide. 

Sailburuak nabarmendu du batzordeak eskuduntza duten agintariek ez dutela Europar Batasuneko legeria urratu ondorioztatu duela. Gainera, azpimarratu du Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatzen duela administrazio-baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, eta baita larrialdiari aurre egiteko eta ingurumen-kalteak saihesteko ondorengo jarduketei dagokienez.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez