Joseba Aranburu Ganzarain izango da Ordiziako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Ordiziako afiliazio jeltzaleak aukeratu du Uri Batzarrean
Joseba Aranburu Ganzarain izango da Ordiziako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
28
Iraila
ORDIZIA
PARTEKATU
28 Iraila | ORDIZIA

Joseba Aranburu Ganzarain izango da Ordiziako EAJ-PNVren udal zerrendaburua datozen udal hauteskundeetan.

Euzko Alderdi Jeltzaleko alkate gaia nekazaritza ingeniaria da eta 22 urte daramatza jende aurrean lanean. Zortzi urte dira konpromiso politikoaren bidez gure herriaren garapenean publikoki inplikatzeko pausoa eman zuela, eta ordutik Ordiziako zinegotzia da. Azken legegintzaldi honetan Lurralde eta Antolakuntza batzordeetako kide izan da.

Joseba Aranburuk 46 urte ditu eta seme eta alaba baten aita da. Konpromiso politikoaz gain, modu aktiboan parte hartzen du udalerriko jarduera sozial eta kulturalean. Horrela, Zozomikote kultur elkartearen eta Ordiziako Kaldereroen partaide da.

José Ignacio Iturrioz Ordiziako Batzarreko presidenteak aurkeztu du alkate gai berria. Bere hitzaldian, eskerrak eman dizkio EAJ-PNVren bozeramaile den Bittor Bolinagari, urte hauetan  egin duen lanagatik eta dedikazioagatik. Ordiziarekiko eta ordiziarrenganako konpromisozko eta dedikaziozko urteak izan dira, eta gaur eskerrak eman nahi dizkizugu.

Iturrioz ziur da Joseba Aranburu dela Ordiziak behar duen pertsona, udalerriak aurrera egin dezan eta garatzen jarrai dezan, bizikidetzatik abiatuta; hemen bizi garen guztiontzat lan egingo duen taldea gidatzeko, premia handiena dutenei arreta berezia eskainiz.

Bestalde, Joseba Aranburuk eskerrak eman dizkio afiliazioari berarengan jarri duen konfiantzagatik, eta erronkari arduraz eta ilusioz aurre egiten diola adierazi du, ordiziarrengatik eta ordiziarrentzat lan egin ahal izateko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ