Kepa Zubiarrain izango da EAJ-PNVren Lazkaoko alkategaia datozen hauteskundeetan

Gaur egungo alkatea aho batez hautatu du berriro ere jeltzaleen udal batzarrak
Kepa Zubiarrain
23
Iraila
LAZKAO
PARTEKATU
23 Iraila | LAZKAO

Kepa Zubiarrain Erauskin Lazkaoko egungo alkatea, dagokion barne prozesuaren ondoren, aho batez aukeratu du Lazkaoko EAJ-PNVren udal batzarrak datozen udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendaburu izateko. Batzar horretan, Lazkaoko jeltzaleen batzarrak eskerrak eman nahi izan zizkien egungo zinegotziei eta, bereziki, hautagaiari berari “legegintzaldi honetan egindako lan oparoagatik”. Legealdi atipikoa, Covid-ak ezarritako zailtasunez eta ustekabez betea, eta Errusiak Ukrainari egindako inbasioaren ondorioek baldintzatua. Hala ere, Kepa Zubiarrain buru duen egungo gobernu-taldeak egoera horri aurre egin dio eta “nota bikainarekin”.

Lazkaon jaio zen 1969an, ekonomialaria, eta enpresa pribatuan egin du bere ibilbide profesionala, kontabilitate-auditore eta ekonomia- eta finantza-arloko erantzukizun-kargu gisa. Duela lau urte egin zuen Lazkaoko alkatetzarako jauzia, eta bigarren legealdia izango du alkategai.  Lazkaoko EAJ-PNVk uste du Zubiarrain pertsona egokia dela legegintzaldi honetan Udalean egindako “lan bikainarekin” jarraitzeko, “bai bere gaitasunagatik, bai bere konpromisoagatik, pertsona hurbila, prestatua eta esperientzia handikoa dela erakutsiz proiektuen kudeaketan eta erabakiak hartzean”. Ildo horretan, zerrendaburu izango den pertsona aukeratu ondoren, EAJ-PNVk zerrendak eta programak egiteko prozesuekin jarraituko du orain, eta prozesu horietan parte hartu nahi duten herritarrei gogorarazi die EAJ-PNVren ateak irekita daudela.

Proiektuei bultzada emateko “ilusioa eta indarra”

Zubiarrain “ilusioz eta indar handiagoz” agertu da legegintzaldi honetan abian jarritako proiektuei jarraipena emateko. Urte hauek, gainditu behar izan dugun osasun-egoera dela-eta, errazak izan ez direla onartu arren, alkategaiaren hitzetan, “esperientzia horrek ikaskuntza handia ekarri du, eta indarberrituta atera gara duela ia lau urte hasitako bideari jarraipena emateko”.

Datorren urteko hauteskundeetan zerrendaburu izateko EAJ-PNVk bere pertsonarengan jarri duen “konfiantza” eskertu ondoren, Zubiarrainek gogorarazi du zortzi hilabete geratzen zaizkiola dagoeneko hasita dauden proiektuetan “aurrera egiten jarraitzeko”, hala nola, “Kanpandegiko industrialdean, kiroldegiaren handitzean edo Lazkaomendirako oinezkoen bidearen proiektuan, besteak beste”, eta beste batzuk hasi nahi dituela, “udalerriko Plan Orokor berria, Meandroko aisialdi gunea edo kirol ekipamendu berriak, kasu”. “Karguan eman ditudan hiru urte eta erdi hauek Udalaren barne-funtzionamendua eta antolaketa-egitura sakonki ezagutzeko aukera eman didate, antolaketa eraginkorra eratzeko”, nabarmendu du Zubiarrainek. Azkenik, bigarren aldiz jarraian Lazkaoko EAJ-PNVko alkategai denak eskerrak eman nahi izan dizkio bere gobernu-talde osoari legegintzaldia hasi zenetik “egindako lanagatik eta erakutsitako babesagatik”: "Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen lazkaotarren behar nagusiei erantzutea, ezta etorkizuneko proiektu estrategikoetan aurrera egitea ere. Eskerrik asko, bihotzez!”.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ