Euskal Taldeak eskatu du Animalien ongizaterako legea Espainiako gobernuari itzultzea “argi eta garbi EAEren eskuduntzak zapaltzen dituelako”

Gaur arratsaldean erregistratu duen osoko zuzenketan, jeltzaleek salatu dute Estatuak botere nahikorik ez duela “gai hau berak nahi duen moduan arautzeko” eta kritikatu dute Ione Belarrak aurkeztutako testuaren izaera “zentralizatzaile eta arautzailea”

Euskal Taldeak eskatu du Animalien ongizaterako legea  Espainiako gobernuari itzultzea “argi eta garbi EAEren eskuduntzak zapaltzen dituelako” 21Irailak
2022
2022 IrailaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du Animalien babeserako,eskubideetarako eta ongizaterako Lege Egitasmoa Espainiako gobernuari itzultzea eskatzeko. Eta egin du bi arrazoi nagusirengatik: “Gobernuari gai hau arautzeko eskubidea ematen dion eskumenik ez dagoelako” eta “proposatzen den araudiaren izaera zentralizatzaile eta arautzaileagatik ”.

Gaur arratsaldean erregistratu den testuaren arabera “zalantzarik gabe inbaditzen dira EAEren eskuduntza autonomikoak”, Gernikako Estatutuan jasotzen direnak. Beste gauzen artean Euskal Taldeak salatu du Ione Belarrak aurkeztu duen Lege Egitasmoak “Autonomia Erkidegoak derrigortzen dituela animaliak babesteko lurralde programak ezartzera” edo “Estatu osoarentzat Animalien Babeserako Erregistro zentralizatzailea sortzera, zeinaren mende erregistro autonomikoak egon beharko baitira, titulu esklusiboari lotutako eskuduntza instrumentalak urratuz”. Halaber, Euskal Taldeak esan du “gauza bera gertatzen dela Lege Proiektuaren III. Tituluarekin, EAEk estatistiken esparruan duen eskuduntza esklusiboa inbaditzen duelako”.

Era berean, Euskal Taldeak bere zuzenketan kritikatu du Espainiako gobernuak 149.1.13 artikulua eskuduntza gaitzaile gisa aipatzean erabili duen teknika legegilea (ekonomiaren antolamendu orokorra). “Guztiz zentzugabea da, bai eta oinarri juridikorik gabea ere, Lege Proiektuaren helburua ez delako animalien arauketa jasotzea jarduera ekonomikoaren parte gisa”.

Jeltzaleek adierazi dute testuak planteatzen duela “izaera arautzaileegia duen arauketa bat , oinarrizkoa dena argi eta garbi gainditzen duena, osasun arloan zein ingurumen arloan estatuko oinarriak betearazteko eta garatzeko eskuduntza autonomikoak eragotziz”.

Osoko zuzenketak gogoratzen du Euskal Autonomia Erkidegoak gai horretan araudi propioa duela eta gai horren inguruan onartu den azken araua 9/2022 legea dela, zeinarekin “jauzi kualitatibo esanguratsua eman baitzen osasunaren ikuspegia eta etxeko animaliak zaintzeko derrigorrak gaindituz eta animalien bizitzaren babes holistikoa planteatuz, zuzendu nahi dugun Lege Proiektuak bezala”.

GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan ikus daiteke Euskal Taldeak erregistratu duen osoko zuzenketa: https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20536/enmienda-a-la-totalidad-de-devolucion-del-proyecto

Interesatu Zaitez