Bergarako EAJ-PNVk indarrean dagoen garraio publikoaren deskontua Herri Busean ere ezartzea eskatzen du

Gipuzkoako garraio publikoaren sarean sartzeko prozedura hastea eskatu du EAJ-PNVk honek dakartzan onuraz baliatzeko

Bergarako EAJ-PNVk indarrean dagoen garraio publikoaren deskontua Herri Busean ere ezartzea eskatzen du 21Iraila 21 |
Berria

PARTEKATU

Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoek —hiribusak, Lurraldebus, Euskotren eta Renfe— % 50eko deskontua dute hilabete hasieratik eta abenduaren 31ra arte, beti ere MUGI edo Lurraldebuseko txartelarekin ordaintzen bada. MUGI txartelaren erabiltzaileek % 95era arteko deskontuak izango dituzte, erabileraren arabera.

Garraioaren eskumena duten eta MUGI sistemaren barruan dauden administrazio publiko guztiek —Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udalak— familien egoera ekonomikoa arintzeko eta, bide batez, herritarrek garraio publikoa gehiago erabil dezaten jarri dute martxan neurria.

Bergarako EAJ-PNV bat egiten du ekimenarekin eta, Bergarako Herri Busa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako kide ez izan arren, bertan ezarritako beherapenekin bat egitea eskatzen diogu EH BILDUren gobernuari.

Bide batez, Herri Busa Gipuzkoako garraio publikoaren sarean sartzeko aukera aztertzeko lanketa egitea ere eskatzen dute jeltzaleek; “abantailak ugariak izan daitezke eta aukera aztertzea beharrezkoa ikusten dugu”.

Gaur egun, Bergarako Herri Busak txartela ez duten herritarrei 1,10€ko kostea du eta txartelarekin ordainduta 0,60€koa http://www.herribusa.com/tarifak/. Gipuzkoako garraio publikoak ezarritako beherapenen arabera, txartelarekin ordaintzen bada, 0,30 eurotan geratuko zen.

Bergarako EAJ-PNVk argi du mugikortasuna lantzeko aurrera pausuak eman behar direla. EH BILDUren mugikortasun planak kajoi batean gordeta jarraitzen du. Honetan ere ez baitute inongo erabakirik hartu, ezta gainerako erakundeek hartutako erabakiekin bat egin ere.

Interesatu Zaitez