Balmaseda-Bilbao eta Santander-Bilbao trenbide lineak etengabe narriatzen ari direla ikusita eta gai horrek kezka handia eragiten dielako, Enkarterriko 11 udalerrietako udal talde jeltzaleek hurrengo osoko bilkuretara eramango dituzte zerbitzu horien abiadura, maiztasuna eta segurtasuna hobetzeko neurriak eskatzeko mozioak.
19Maiatza 19
|
Enkarterriko 11 Udaletako EAJ-PNVko udal taldeek hurrengo osoko bilkuran aurkeztuko dituzte eta eztabaidara eramango dituzte Balmaseda-Bilbao eta Santander-Bilbao trenbide lineek hurrenez hurren jaso beharko lituzketen inbertsioekin zerikusia duten mozioak, bai eta zerbitzu bien abiadura, maiztasuna eta segurtasuna hobetzea erreklamatzeko ere. Testu hauek eztabaidatuko dituen lehen osoko bilkura bihar bertan egingo da Gueñesko Udalean eta, uda baino lehen, Enkarterriko udal guztietan aurkeztuko dituzte jeltzaleek.
Asko dira Balmaseda-Bilbao eta Santander-Bilbao lineak erabiltzen dituztenak, baina Renfek gero eta zerbitzu okerragoa ematen du kasu bietan. Eguneroko tren zerbitzuan eman ohi dira atzerapenak, zerbitzuak ezabatzea, egin beharreko tren-aldaketak, atzera egin behar izatea, laguntza eskariak eta abar, eta hainbat arrazoirengatik ematen dira, besteak beste materiala oso eskasa delako (zaharkitua eta fidagarritasun eskasekoa), pertsonala falta delako (gidariak eta tailerreko langileak) eta lanetarako eta mantentze lanetarako aurrekontu urria dagoelako.
Zentzu honetan, Euskal Taldeak, bai Kongresuan bai Senatuan, urteak daramatza Estatuko aurrekontu orokorretan, zuzenketa bidez, zerbitzu hauek hobetzeko partidak sartzen. Aurrekontuen azken negoziaketan, esaterako, 35.000.000 euro jasotzea proposatu zuen Balmaseda-Bilbao linearen maiztasuna hobetzeko; 9.300.000 euro eskualde osoan trenbide pasabideak lur azpitik jartzeko; 5.200.000 euro Karrantzarainoko linea elektrifikatzeko eta 2.600.000 euro Zorrotzako geltokian hobekuntza lanak egiteko. Horri erantsi behar zaio Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak eskuduntza horren transferentzia lortzeko egiten ari den lan etengabea.
Enkarterritik ere “ahalegin horrekin bat egin behar dugu; Udaletatik eraman behar ditugu Madrilera gure herrikideen eskariak, gureak ere badirelako”, adierazi dute eskualdeko EAJ-PNVren bozeramaileak. “Linea bien bilakaera oso antzekoa da eta oso kezkagarria da; oso arduratuta gaude. Erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua merezi dute, segurua, helmugetara irits daitezen zentzuzko joko dugun denbora tarte batean”, eskatu dute testuan. “Era berean “uste dugu trenbidearen zerbitzua hobetzeak lagunduko lukeela gure eskualdean turismoa sustatzen, garraio publikoaren bidez etortzeko aukera emanez”, baieztatu dute.
Udaletan erregistratuko den testuan, talde jeltzaleek nahi dute Enkarterriko Mankomunitatea izan dadila ekimen hau koordinatuko duena eta mozioak dagokionari bidaliko dizkiona, zerbitzua hobetzera begira: Zentzu honetan, Mankomunitatea bera da ondorengo eskariak zentralizatuko dituena: