Izaskun Bilbao, Renew Europe taldearen ordezkari gisa, Europako Parlamentuak Kolonbiako hauteskundeetara eramango duen behaketa taldeko burua izango da

Izaskun Bilbao Barandica jeltzalea izango da Renew Europe taldeko kide gisa, Europako Parlamentuak martxoaren 13an Kolonbian egingo diren hauteskunde legegileetara bidaliko duen hauteskunde behaketa misioko burua

Izaskun Bilbao, Renew Europe taldearen ordezkari gisa, Europako Parlamentuak Kolonbiako hauteskundeetara eramango duen behaketa taldeko burua izango da 10Martxoak
2022
2022 MartxoaK 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Hauteskunde hauetan berrituko dira Kongresuko ganbera biak eta, lehen aldiz, ordezkarien ganberako kideak aldi baterako 16 bake barruti berezietan (CITREP) aukeratuak izango dira. Barruti hauek ezarri dira gatazkak gehien kaltetu dituen udalerrietako biktimak ordezkatzeko. Halaber, politikaren esparru osoa hartzen duten hiru koalizioetako presidentegaiak aukeratuko dira, primariak egitea erabaki baitute.

Europako Parlamentuak bidali duen ordezkaritza gaur bertan bidaiatuko da Hego Amerikako errepublikara, eta lanak martxoaren 11tik eta 15era bitartean egingo ditu, Europako Batasunak duela aste batzuk herrialde horretara bidali duen hauteskunde misioarekin lankidetzan. Parlamentuaren misioa integratuta dago Europako Batasunaren Kanpo Ekintza Zerbitzuak bidaltzen duen taldean. Izaskun Bilbao Barandica da Europako Parlamentuan mundu osoko hauteskundeetan behaketa lana egiten duen ordezkaritzako kide.

Interesatu Zaitez