Gaixotasun infekziosoen espezialitatea dagokion prestakuntza ibilbidearen barruan eta BAME bidez aintzatesteko bidean aurrera egitea adostu du Kongresuak

Euskal Taldeak proposatuta, Osasun Batzordeak ekimen hau onartu du COVID-19aren pandemiari eta ondorengo krisiei aurre egiteko “funtsezko” jotzen den momentuan

Gaixotasun infekziosoen espezialitatea dagokion prestakuntza ibilbidearen barruan eta BAME bidez aintzatesteko bidean aurrera egitea adostu du Kongresuak  24Otsailak
2022
2022 OtsailaK 24 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordeak ekimen bat onartu du, Euskal Taldeak proposatuta, gaixotasun infekziosoen espezialitate medikoa aitortzeko, dagokion prestakuntza-ibilbidea barne mediku egoiliarren (BAME) bidetik eginez. Espezialitate hori osasun-zientzietako espezialitateen zeharkako prestakuntza arautzen duen Dekretuan ezarritako irizpideak bete ondoren aitortuko da.

Adostutako testuak, transakzio-zuzenketa baten ondoriozkoak, erantzuna ematen dio Euskal Taldeak Salvador Illari arlo horretako ministroa zelarik planteatu zion eta Espainiako Gobernuak hitzeman zuen erreklamazio bati. Horregatik, Josune Gorospe ekimenaren defendatzaile eta osasun arloko Euskal Taldearen bozeramaileak, deitoratu egin du aitorpen hori lehenago egin ez izana, gaixotasun infekziosoek gizartean garrantzi handia duten une honetan, COVID-19aren pandemiagatik, eta etorkizuneko osasun-krisiei begira ere “garrantzitsua” dela uste duelako.

Bere hitzaldian, diputatu jeltzaleak nabarmendu du Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroan (CIBER) Gaixotasun Infekziosoen arlo bat sortzearen koherentziarik eza, oraindik espezialitate mediko gisa onartu gabe jarraitzen duela: «CIBER hau sortzeak berez islatzen du gaixotasun infekziosoei modu espezializatuan erantzutearen garrantzia”.

Amaitzeko, Josune Gorospek gogora ekarri du EAJ-PNVk “Osasunaren Europako Batasuna” aldarrikatzen duela eta jarraian gogoratu du EBko 23 herrialdek Gaixotasun Infekziosoen espezialitatea” aitortua dutela.

Ondorengo lerroetan Osasun eta Kontsumo Batzordean onartutako Legez besteko Proposamenaren testua:

“Biltzarrak Gobernuari eskatzen dio osasun-zientzietako espezialitateen zeharkako prestakuntza arautzen duen Errege Dekretua laster onartzeko, eta, horrela, hark zehazten dituen irizpideak betetzen dituenean, Gaixotasun Infekziosoen espezialitate medikoa, BAME bidez, dagokion prestakuntza-ibilbidearekin aintzatesteko”.

Interesatu Zaitez