Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio “egiturazko konponbidea” bideratzea unibertsitate ikasketak Hegoalden egin nahi duen Iparraldeko ikasleriarentzat

UNED Estatutik kanpoko ikasleriak Batxilergoa baliozkotu ahal izan dezan epea irekitzekotan dagoela, Josune Gorospe diputatuak Unibertsitateen Ministerioaren “inprobisazioa” deitoratu du Pirinioen alde banatan Unibertsitatera sartzeko politikak ezberdinak izateak dakartzan arazoak konpontzeko orduan

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio “egiturazko konponbidea” bideratzea  unibertsitate ikasketak Hegoalden egin nahi duen Iparraldeko ikasleriarentzat 23Otsailak
2022
2022 OtsailaK 23 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Josune Gorospek, Euskal Taldearen barruan Hezkuntza gaietarako bozeramaileak, Espainiako gobernuari erreklamatu dio berriz “egiturazko konponbidea” eman diezaiola batxilergoa Iparralden egiten ari den baina unibertsitateko ikasketak EAEn edo NFKn egin nahi duen ikasleriarentzat, beren prestakuntza euskaraz egiten jarraitu ahal izateko.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Batzordean, diputatu jeltzaleak deitoratu ditu ikasleriak egun dituen arazoak, Pirinioen alde banatan Unibertsitatera sartzeko politikak ezberdinak izateak dakartzan arazoen ondorioz. Hala, Gorospek Ministroari eskatu dio “bat bateko konponbideetatik aldentzea” eta estatuan eta batasunean aldatu beharreko araudiak aldatzea, albait arinen atzerriko ikasleriaren mugikortasun arazoak konpontzeko.

Gorospek adierazpen hauek egin ditu Subirats Ministroak “UNEDek , lehen egin zuen bezala,gai hau baliozkotuko du” hitzeman ondoren.Ministroak hau esan du diputatu jeltzaleak erakutsitako kezkari erantzunez.

Gorospek nabarmendu bezala UNEDek martxoaren 15ean epea irekiko du Estatutik kanpoko ikasleriak batxilergoa baliozkotu ahal izan dezan: “Iparraldeko ikasleek planifikazioa behar dute; ezin dira geratu Ministerioak egun batean edo bestean erabakiko dutenaren mende, nire Taldeak gai hau hirugarrenez mahaigaineratu ondoren”, txarretsi dio Subiratsi.

Arazo hau sortu zen Frantziako hezkuntza sistemaren erreformaz geroztik, Matematika, Kimika eta Biologia ikasgaiak Espainiako estatuan automatikoki baliozkotzeari utzi baitzitzaion. Hori dela eta, ikasketak Frantziako estatuan egiten dituzten ikasleek unibertsitatera sartzeko bi azterketa egin behar dituzte: Baxoa eta EAU.

Diputatu jeltzale andreak Ministroari azaldu bezala, hauxe da Euskal Taldeak aspalditik “kezkatzen” duen gaia: EAJ-PNVk lortu zuen UNEDek 2021-2022rako ikasturterako arazo hau ezabatzea, Osoko Bilkuran Castells ministroari 2021eko maiatzean ahozko galdera egin ondoren. Osoko bilkura berean, ministro ohiak hitzeman zuen 2022rako konponbidea bilatuko zuela. Gainera, Josune Gorospe bera eta Aitor Esteban, Euskal Taldeko bozeramailea, abenduan batzartu ziren Unibertsitateen Ministro berri Joan Subiratsekin, arazo hau bera azaltzeko.

Euskal Taldeak lanean jarraituko du Iparralden bizi eta unibertsitate ikasketak Hegoalden egin nahi dituzten pertsonek, eta ikasketak euskaraz egiten jarraitu nahi dutenek, inolako arazo edo eragozpenik izan ez dezaten.

Interesatu Zaitez