Izaskun Bilbaok legez kanpokotzat jo du Errusia Ukrainian esku hartzea, eta batasuna eta irmotasuna eskatu dizkio EBri

Europako Parlamentuko diputatu jeltzaleak uste du Errusiak Donetsk eta Luhansk Errusiaren aldeko eskualdeen independentzia onartu izana “nazioarteko legezkotasunaren urraketa” argia dela, “beste herrialde batek estatu subirano baten lurralde-osotasuna urratzen duelako”

Izaskun Bilbaok legez kanpokotzat jo du Errusia Ukrainian esku hartzea, eta  batasuna eta irmotasuna eskatu dizkio EBri  23Otsailak
2022
2022 OtsailaK 23 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

“Neurriak, gainera, ez ditu betetzen Minskeko akordioak eta multilateralismoaren oinarri diren balioak, hori baita bakerako eta adiskidetasunerako tresnarik onena”. “Espero dut, amaitu du euskal agintariak, Europar Batasunaren esku-hartze azkar, sendo eta bateratua gure mugen barruan bakearen eta egonkortasunaren aurkako erasoari erantzuteko”.

Ordezkari jeltzaleak salatu du Putinek hartutako erabakiek tentsioa areagotzen dutela “Minskeko akordioak eragin zituzten diplomaziak, elkarrizketak, elkarrekiko aitorpenak eta errespetuak soilik lasaitasun handia zuten zonaldean, eta hori beti da gatazka irekia eta gerra baino askoz hobea”. Errusiako agintariak guda hotzeko garaian KGBren baitan egin zuen ibilbidea gogoratuz, Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu duenez “ ematen du Vladimir Putinek itzuliko ez den iraganarekin amesten duela, pertsonen erabaki demokratikoek ez dituztelako bloke politikak babeste, ezta erregimen totalitarioak ere”.

Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri duenez nazioarteko legeriak “herrien determinazio askea babesten du, baina ez du onartzen estatu bat beste estatu batean esku hartzea, haren lurraldeak bereganatzeko. Putinek egin duena, argi eta garbi erakusten du ez dituela demokrazia eta nazioarteko legalitatea errespetatzen. SESBeren antzinako errepubliketako hiritargoak bere sasoian hartu zuen beren burua gobernatzeko erabakia. Errusiako agintariaren eskuetan ez dago erabaki hori aldatzea” .

Horregatik, Europako Parlamentuko diputatuak Europako erakundeei eskatu die erabaki “arin, irmo eta bateratuak” hartzea, Batasunaren kontrako mehatxu honi aurre egiteko, eta bereziki Errusiarekin mugakide diren estatuetan. Von der Leyen presidente andreak hartu diren neurrien inguruan esandakoak laguntzea espero du krisiak Batasunaren gas hornikuntzari kalterik egin ez diezaion eta pizgarri izatea espero du “kanpoko eta segurtasun politika bateratua finkatzeko eta Europako funtsen babesean energia berriztagarri eta iraunkorren hedapen intentsiboari laguntzeko. Hala, amaitu du, klimaren erronkari erantzuteaz gain, desagerrarazi egingo dugu Vladimir Putin bezalako agintariek egin lezaketen xantaia”.

Interesatu Zaitez