Txertoetarako ezarri den ereduak Europako Batasunaren baitan minbiziaren diagnostikoa eta terapiak berdintasunez jasotzea ahalbidetuko duela espero du Izaskun Bilbaok

Europako Batasuneko EAJ-PNVko diputatu andreak gaur arratsaldean iragarri du baietza emango diola minbiziaren kontrako Europako estrategiaren berrikusketari, Europako Parlamentuaren baitan eratu den batzorde berezi batek egin duenari, eta espero du COVIDaren kontrako txertaketa kanpainarako abian jarri den talde lanak balio izatea Batasuneko estatuen artean tratamenduak eta diagnostikoak jasotzeko orduan egun antzematen diren ezberdintasunak arintzeko

Txertoetarako ezarri den ereduak Europako Batasunaren baitan  minbiziaren diagnostikoa eta terapiak berdintasunez jasotzea ahalbidetuko duela espero du Izaskun Bilbaok 16Otsailak
2022
2022 OtsailaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Berdintasunaren alde eman nahi den aurrerapauso hau, Prebentzioaren hobekuntzarekin batera, minbiziaren aurkako kode europarra aplikatuta, dieta osasungarriagoak sustatzea, arrisku-jokabideei buruzko identifikazioa eta informazioa ematea eta gaixo eta zaintzaileei laguntzea dira “gaixotasun horren aurkako borrokan estrategia europar batek egin dezakeen ekarpenaren oinarriak”, amaitu du Izaskun Bilbao Barandicak.

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak minbiziaren aurkako batzorde bereziak proposatutako ekimen-txosten bat bozkatuko du gaur, minbiziaren aurkako estrategia europar bat berrikusteko eta artikulatzeko lan egin duena. Batasuna munduko biztanleriaren % 10 bada ere, munduan detektatutako minbizi-kasuen laurden bat berau osatzen duten 27 estatuetan diagnostikatzen da. Urtero 1,3 milioi europar baino gehiago hiltzen dira minbizi motaren baten ondorioz. Horietako 6000tik gora haurrak dira.

Interesatu Zaitez