Lankidetzaren Bizkaiko IV. Gida Planak (2022-2030) zeharkako ikuspegi moduan planteatzen ditu pertsonen eskubideena, feministarena, ekologikoarena eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarena
01Otsailak Bizkaiko Foru Aldundiak aurten %22 gehiago inbertitzen du Garapenerako Lankidetzan, 9,46 milioi eurora iritsiz, eta horri esker nazioarteko elkartasun-politika gehien indartu duen euskal erakunde publikoa bihurtu da. Azken sei urteetan foru erakundean %50ekoa izan da eremu horretako inbertsioaren igoera.
Onartu berri den Lankidetzaren Bizkaiko IV. Gida Planak (2022-2030) zeharkako ikuspegi gisa planteatzen du pertsonak eta kolektiboak eskubideen subjektu gisa hartzea, eta ez arreta-objektu gisa. Era berean, ikuspegi feministatik, benetako berdintasunaren alde eta esparru sozialean, familiarrean, politikoan eta ekonomikoan -emakumeek pairatzen dituzten- askotariko diskriminazioak gainditzearen alde egiten du, betiere ahaztu gabe sexua desberdin bizi dela leku eta testuinguru desberdinetan. Planaren hirugarren zeharkako ikuspegia ekologikoa da eta iraunkortasun ekologikoa eta klima-aldaketaren aurkako borroka etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso gisa eta egungo belaunaldien pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan betebehar gisa lantzea du helburu. Azken zeharkako ikuspegiak, gizarte-aldaketarekin konprometitutako Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzak, kontzientziazio-prozesuak bultzatu nahi ditu, pertsonek euren bizitzak zeharkatzen dituzten zapalkuntzak identifika ditzaten eta erresistentzia- eta sorkuntza-ekintzak abian jar ditzaten epe luzerako prozesu batean.
Era berean, planteamendu globalago baten barruan, agiriak gure Lurralde Historikoan eta bere eragileen artean Garapenerako Lankidetzaren aniztasuna zabaltzea eta bere inpaktu- eta eraldaketa-gaitasuna optimizatzea proposatzen du. Ildo horretatik administrazio-prozedurak sinplifikatzen eta malgutzen aurrera egitea ere aurreikusten da, eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko, ekintzen jarraipena eta ebaluazioa bezalako gakoak ahaztu gabe.
ITURRIA: BFA