Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak sinatu dute abiadura handiko trenaren iritsieran aurrera egitea ahalbidetuko duen funtsezko protokoloa
09Otsaila 09
|
Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Madrilgo Gobernuak sinatu dute gaur arratsaldean, abiadura handiko trena hirira ekartzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko duen funtsezko protokoloa.
Sinatutako protokoloak argi utzi du alderdiek Abandoko geltokiaren eraikuntza eta lurpeko integrazioa, Basauriko behin-behineko geralekua barne, modu koordinatuan garatzeko asmoa dutela, abiadura handia Bilbora helarazteko proiektuaren barruan.
Dokumentua Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailburuak, Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministroak eta María Luisa Dominguez Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) eta ADIF-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoetako presidenteak sinatu dute.
Aburto Alkatea pozik agertu da “abiadura handiko trenak ez baitu atzerabiderik Bilbon”. “Azkenean, zehatz-mehatz jaso da erakundeen konpromisoa, gure hirian hain luzaz itxaron den behar-beharrezko obra hau aurrera ateratzeko”.
Haren hitzetan, proiektu hau “ona da eta izango da bilbotarrentzat, baita Bizkaia osoarentzat eta Euskadi osoarentzat ere”. “Herritarrek ziurtasunak eskatzen zizkiguten denboran atzeratutako proiektu honen inguruan”. “Orain geure esku dago proiektua arintzea. Herritarrek lehenbailehen ikusi nahi dute obren hasiera, gaur sinatutako akordio hau errealitate bihurtuko dela egiaztatzeko. Bilboko Alkatea naizen aldetik, laguntzen jarraitzeko eta deitzen diguten tokira, bilbotarren interesak presente egon daitezkeen lekuetara joateko konpromisoa hartu dut. Eta horiek aurrera ateratzeko lan egingo dudala hitzematen dut”.
Azkenik, desio bat aireratu du: “Abiadura Handiko Trena lehenbailehen errealitatea izan dadila eta hiria are gehiago kohesionatzen lagunduko digun lurrazpiko geltoki baten bitartez irits dadila”. “Bilbon, Abiadura Handiko Trenaren etorrerak aberastasuna, konpromisoa, konektibitatea, etorkizuna eta modernitatea ekarriko ditu. Eta, batez ere, pertsonen bizi-kalitatea hobetuko du”.
KONPROMISOAK
Izenpetutako protokoloaren arabera, sinatzaileek modu koordinatuan jardutea adostu dute esparru hauetan:
ITURRIA: Bilboko Udala