Euskal Taldeak ez du Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Proiektua onartu, eta testu alternatiboa jasotzen duen osoko zuzenketa aurkeztu du

EAJ-PNVk testu orekatuagoa proposatzen du, sektorerako esparru juridiko eguneratu bat ezarriz, autonomia-erkidegoen eskumenak eta telebista autonomikoen gobernantza errespetatuko dituena, Estatuaren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babestuko duena eta autonomia-erkidegoen berezko hizkuntzetan ikus-entzunezko lan europarrak ekoiztea sustatuko duena

Euskal Taldeak ez du Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Proiektua onartu, eta testu alternatiboa jasotzen duen  osoko zuzenketa aurkeztu du 07Otsailak
2022
2022 OtsailaK 07 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak osoko zuzenketa bat aurkeztu du, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren Proiektuaren ordezko testuarekin. EAJ-PNVren proposamena Espainiako Gobernuak onartutako testuan oinarritzen da, eta askotariko aldaketak proposatzen dizkio, hobetzeko helburuarekin.

Hiru dira EAJ-PNVk Espainiako Gobernuak proposatutako testua baztertzeko oinarrizko eta funtsezko arrazoiak. Lehenik eta behin, eta Euskal Taldeko bozeramaile Joseba Agirretxearekin bat etorriz, Espainiako Gobernuaren Lege Proiektuak birzentralizazio onartezina planteatzen du, eta, gainera, ez du inolaz ere hobetzen indarrean dagoen legea, eta Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenak inbaditzen ditu. Bigarrenik, Lege-proiektuak telebista autonomikoen gobernantzan sakontzen du, Estatuko lege bati ez dagokion moduan. Hirugarrenik, Euskal Taldeak salatu duenez, ez du behar beste kontuan hartzen euskara edo Espainiako Estatuko hizkuntza ofizialak.

Horregatik, Kongresuko Euskal Taldeak erabaki du osoko zuzenketa aurkeztea, ordezko testuarekin, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Legea izango dena jatorrizkoa bainok orekatuagoa izan dadin. Bertan, sektorearen esparru juridikoa eguneratzen da, autonomia-erkidegoen eskumenak eta telebista autonomikoen gobernantza errespetatuz, eta bereziki azpimarratuz Estatuko kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren babesa eta autonomia-erkidegoetan ikus-entzunezko lan europarren ekoizpena sustatzea.

Euskal Taldeak proposatzen duen Legeak, zioen azalpenarekin bat etorriz, “funtsezko lau zutabe lantzen ditu”.

Horietako lehenak egungo errealitateari erantzuten dio; izan ere, “agerian geratzen da esparru juridikoa egokitu eta modernizatu behar dela, eta nolabaiteko egonkortasuna eman behar zaiola errealitate aldakor eta dinamiko batean mugitzen den sektoreari”.

Bigarren zutabearen bidez, “oinarrizko arau berberak ezarri nahi dira audientzia beraren alde sektorean lehiatzen diren eragileentzat, autonomia-erkidegoen eskumenak zorrotz errespetatuz. Izan ere, Euskal Taldeak uste du autonomia-erkidegoen zeregina funtsezkoa dela, arautzeko subiranotasuna dutelako”.

Euskal Taldeak defendatzen duen Legearen hirugarren zutabeak “Europako ikus-entzunezko lanen produkzioa babestu eta sustatzea du oinarri. Horretarako, bereziki kontuan hartu da zalantzarik gabe beharrezkoa dela autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialetan egiten diren ikus-entzunezko ekoizpenak babestu eta sustatzea”.

Azkenik, EAJ-PNVren ordezko arauak oinarri duen laugarren zutabea “erabiltzaileen eskubide anitzak eta askotarikoak bermatzeko behar diren mekanismoak ezartzean oinarritzen da”. Bertan, besteak beste, “Estatua osatzen duten nazionalitate guztien kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteko eskubidea nabarmentzen da, merkatua globalizazio handian dagoen testuingurua alde batera utzi gabe eta babes hori ikus-entzunezkoen sektorearen egungo errealitatearekin artikulatzen eta bateratzen ahalegindu gabe”.

Esteka honetan ikus daiteke Euskal Taldeak aurkeztutako osoko zuzenketa:

ESTEKA

Interesatu Zaitez