Izaskun Bilbaok funts bat sortzea proposatu du, industriarekin elkarlanean, aire bidezko garraioa deskarbonizatzea bultzatzeko

Izaskun Bilbao Barandicak berariaz funts bat sortzea aldarrikatu du, gobernantza inklusibo eta gardenarekin, aire bidezko garraioa deskarbonizatzera bideratuko diren Europako funtsei ahalik eta erabilerarik egokiena emateko

Izaskun Bilbaok  funts bat sortzea proposatu du, industriarekin elkarlanean, aire bidezko garraioa deskarbonizatzea bultzatzeko 03Otsailak
2022
2022 OtsailaK 03 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Ekarpen hau jasotzen da Europako Parlamentuan EAJ-PNVko diputatu andreak gaur bertan bio-fuel eta erregai sintetikoak erabiltzeko erritmoak zehazten dituen Europako Lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketen artean, aire bidezko garraioa jasangarriago egiteko. Jeltzaleek nahiko jotzen dituzte Bruselak eginiko proposamenak jasotzen dituen helburuak, baina pizgarri ekonomikoak planteatzen dituzte harago joan nahi dutenentzako bultzatzaile gisa. Halaber, neutraltasun teknologikoa erreeklamatzen dute abiaziorako energia hornikuntzarako energia iturri alternatiboak kanpoan ez uzteko, hauen artean hidrogenoa edo elektrizitatea.

Ordezkari jeltzaleak nabarmendu duenez Garraio eta Turismo Batzordetik lege proiektu honi egingo zaion ekarpena aberasteko idatzi dituen hamabi zuzenketek “neutraltasun teknologikoaren alde egiten dute, administrazioaren ahalik eta eraginkortasunik handienaren alde, bai eta aire bidezko garraioa deskarbonizatzea sustatzeko erabiliko diren funtsak administratzeko lanaren alde ere, eta trantsizio hau industriarekin elkarlanean egiteko eta ez industriaren kontra, eta ahal den pragmatismotik handienean oinarrituta”.

Bere ekarpenetan, EAJ-PNVren ordezkariak berretsi du arautze honek “koherente” izan beharko lukeela “erregai alternatiboetarako azpiegiturak hedatzeari buruzko legeriarekin. Horregatik babestu beharreko aukeren artean sartzen ditugu hidrogenoa, elektrizitatea eta behar besteko heldutasuna izango duten bestelako energia iturri jasangarriak”. Era berean, baliabideen erabilera optimizatzera begira, “deskarbonizatzea babesteko funts berezia” egitea bultzatu nahi da “Batasunetik kudeatuko dena eta gobernantza parte hartzaile eta irekia izango duena, bai eta inklusiboa ere, tartean dauden eragile guztiekiko”

Interesatu Zaitez