Izaskun Bilbaok energiaren Europako merkatuaren beharra aldarrikatu du, sozialagoa eta berdeagoa, prezioen krisiarekin amaitzeko

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbaok gaur nabarmendu du energiaren Europako merkatu bakarra, sozialagoa eta berdea, sortzeko prozesua bizkortzea dela irtenbiderik iraunkorrena eta egonkorrena, kontinente osoan gasaren prezioaren igoeraren ondorioz argindarraren prezioaren krisiekin amaitzeko
Izaskun Bilbaok energiaren Europako merkatuaren beharra aldarrikatu du, sozialagoa eta berdeagoa, prezioen krisiarekin amaitzeko
06 Urria | Europako Legebiltzarra

Jeltzaleen aburuz, arazo honek ezin du trantsizio energetikoa gelditu,baizik eta estimulatu. “Gasa era mankomunatuan erostea eta familiei laguntzeko neurri sozialak dira egoera honi eman ahal zaion erantzuna Batasunean sistema egonkorragoa eraiki arte, gardenagoa etxeko kontsumitzailearentzat, eta neutroa barne merkatuko konpetentzia askerako”.

Izaskun Bilbao Barandicak adierazpen hauek egin ditu gaur goizean Europako parlamentuan energiaren prezioen inguruko eztabaida egiten ari direlarik. “Argindarraren prezioen krisiak berriro ere erakutsi digu zein garrantzitsua den Europa izatea eta Europako Batasunean izatea”, esan du. Euskal diputatuak era berean gogoratu duenez “arazoaren jatorria globala da, gasaren prezioaren gorakada handia eta oraindik energia berriztagarrien presentzia ahula. Baina honen inpaktua txikiagoa izango litzateke energiaren merkatu batua behingoz eratuko bagenu”. Gaurko egoera konpontzeko epe laburreko neurriak hartu behar dira: “argiena da gasa elkarren artean erostea eta energiaren erreserba egitea, halako fenomenoen inpaktua murrizteko eta txirotasun energetikoa saihesteko”.

PARTEKATU