Organo berri horren ardura izango da foru erakundeko sailak eta haien mendeko erakundeak koordinatzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legea betetzeko beharrezko jarduketak egiten ari badira
09Abuztua 09
|
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluan bere Iraunkortasun Energetikoaren Batzordea sortzea onartu du. Batzorde hori arduratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren Legea betetzeko beharrezkoak diren jarduketak egiten dituzten sailak eta sail horien mende dauden erakundeak koordinatzeaz. Foru erakundeak, sail guztiek parte hartu duten prozesu baten bidez, ibilbide-orri bat egin du 2021-2030 aldian Legearen eskakizunei erantzuteko garatu beharreko jarduketak identifikatzeko.
Batzorde honen eginkizuna izango da jarduketa energetikoaren plan orokorra eta eraikinen, ibilgailuen eta argiteria publikoko instalazioen inbentarioa onestea proposatzea; langileak energia-aurrezpena eta -efizientzia handitzeko teknikari buruzko prestakuntza-plan bat ezartzea; Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren Legea betetzeko garatutako jardueren memoria egitea; eta, aldian-aldian, Batzorde Zuzendariari energia-jarduketako foru planaren egoerari eta garapenari buruzko informazioa ematea.
Organo berria Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari atxikita dago eta batez ere izaera teknikoa izango du; halaber, Aldundiko funtzionarioek osatuko dute, batzordeburua eta batzordeburuordea izan ezik, horiek zuzendari nagusiaren maila izango baitute. Batzordeko kideak izendatzerakoan dagozkien eginkizunak garatzeko trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatuko da.
Jarduketak definitzeko ibilbide-orria
Batzorde honen sorrera eta erregulazioa arautzen duen dekretua lantzearekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak ibilbide-orri bat egin du azken hilabeteetan euskal legean jasotako energia-jasangarritasunaren eta -efizientziaren eskakizunei eta helburuei erantzuteko 2021-2030 aldian egin beharko dituen jarduketak identifikatzeko. Ibilbide-orri horrek jarduketa horien lehentasun-maila zehazteko irizpideak ere ezartzen ditu eta, beraz, horiek planifikatzeko erreferentzia gisa balioko du.
Dokumentu hau Jasangarritasun Energetikoaren Legeak eragiten dien foru erakundeko sail, zuzendaritza, zerbitzu eta atal guztiek parte hartu duten partaidetza-prozesu baten emaitza da: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila, Ogasuna eta Finantzak Saila, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila.
Horrela, sail horiek guztiek garatu beharreko jarduketak zehaztu dira. Besteak beste:
ITURRIA: BFA